Euskararen aldeko Korrika 17ko arduradunek jakinarazi dute Irungo batzordea heldu den asteazkenean bilduko dela bigarren aldiz, otsailaren 23an, 19:30ean, AEKren egoitzan (Legia karrika, 6). Informazio gehiago nahi duenak Behe Bidasoko batzordeetako ...
Herriko El Watan elkarteak eskerrak eman dizkie oiartzuarrei eta Sahararen aldeko janari bilketan parte hartu duten guztiei. El Wataneko kideek jakinarazi dutenez, jaso duten laguntza handia izan da: “Hamabi tona janari, 8.000 konpresa eta horrez gain, kirola egiteko jantziak”. Era berean, eskerrak eman dizkiete Haurtzaro Ikastolari, Elizalde Eskolari, Alcampo merkatalguneari, Carrefour merkatalguneari, Catelsa enpresako langileei eta Orereta Ikastolari. Elkarteak, gainera, auto bat lortu du eta errefuxiatu kanpamentuetara bidaliko du. Zehatzago esateko, gerran eta minen ondorioz zauritutakoen ospitalera. Autoarekin batera, materiala ere bidaliko dute Saharara: “Hainbat material bildu dugu, batetik, ospitalerako botikak, eta bestetik, emakumeentzako proiektu baterako baliabideak”. Oporrak bakean Bestalde, El Watanetik jakinarazi dute aurten ere Oporrak bakean proiektuari ekingo diotela. Familia berriak behar dituzte udan haurrak etxean hartzeko. Lehenbailehen jakin nahi dute boluntariorik badagoen. Hala, interesdunek 605 71 36 92 zenbakira deitu behar dute.
Antxoko Basari Foroak antolatutako Euskararen Herria bide baten bila ekimenaren baitako azken hitzaldia izango da datorren asteartean (hilak 22). Joxe Manuel Odriozolak, Pasaiako Udal Euskaltegiko irakasleak, Abertzaleak eta Euskara hitzaldia emango du...
Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko Oiartzun taldeak Gure Txokoaren kontra jokatuko du gaur asteburu honetako jardunaldia. Partida jokatzen 16:30ean hasiko dira, Elorsoro kiroldegian. Maila bereko herriko beste taldeak, Power Rangers izenekoak,...
Errenteriako Udaleko Kultura Batzordeak herriko kultura elkarteei bilerara joateko deia egin die. Bilera datorren astelehenean izango da, hilak 21, Xenpelar Etxean, 19:00etan.
OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Liga Nazionaleko neskek ez dute jardunaldirik asteburu honetan. Pasa den asteburuan Añorgari 1-0 irabazi ondoren, atsedena hartu ahal izango dute gaur eta bihar. Oiartzuarrak hirugarren postuan daude, 35 punturekin.
Euskararen aldeko Korrika 17ko arduradunek jakinarazi dute Hondarribiko batzordea heldu den asteartean bilduko dela bigarren aldiz, otsailaren 22an, 19:00etan, Olagarro elkartean. Informazio gehiago nahi duenak Behe Bidasoko batzordeetako arduradun M...
Donibaneko Itsas Mendi elkarteak iraupen eskiko ikastaroa antolatu du Pont D´Espagnen (Erdiko Pirinioak, Cauterets), datorren iganderako (hilak 27). Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da helduentzat eta 20 eurokoa haurrentzat. Prezioaren barruan ikastaro...
Gaur Leioako San Juan Bataiatzailea elizan Josu Elberdinek bere Leioako Herri Meza obra estreinatuko du. Bihar Euskal Telebistako lehen katean emitituko dute. Ikus Boga astekarian Elberdini egindako elkarrizketa.
Lezoko hainbat herritar herrian dagoen Caixaren aurrean jarri dira erraustegiaren finantzazioa salatzeko. Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak Caixa eta Banesto erakunde finantzarioak salatu ditu, “Zubietan eraiki nahi duten errausteg...
Mondragon taldea izango du gaur aurrean Saskilagunak taldeak. 16:00etan hasiko dira partida jokatzen, Arrasateko Musakola kiroldegian. Oiartzuarrak lidergoa mantentzen ahaleginduko dira asteburuko jardunaldian. 33 puntu dituzte. Bigarren postuan, berri...
Munibe taldea izango du aurrean gaur, Erregional Preferente Mailako Touringek. 15:30ean hasiko dira partida jokatzen, Berio zelaian. Errenteriarrak, sailkapeneko laugarrenak dira, 36 punturekin. Munibe berriz, seigarrena da 35 punturekin.
Santiagotarrak taldeko Ander Elosegi piraguistak bigarren postua eskuratu du Australiako Openeko finalean, C1 Mailan. Tony Estanguet (bi aldiz munduko txapeldun) frantziarrarekin lehia estua izan du, baina azkenean ez du lehen postua lortzerik izan. H...