Iraupen eskiko ikastaroa Piriniotan
Donibaneko Itsas Mendi elkarteak iraupen eskiko ikastaroa antolatu du Pont D´Espagnen (Erdiko Pirinioak, Cauterets), datorren iganderako (hilak 27). Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da helduentzat eta 20 eurokoa haurrentzat. Prezioaren barruan ikastaro...
Donibaneko Itsas Mendi elkarteak iraupen eskiko ikastaroa antolatu du Pont D´Espagnen (Erdiko Pirinioak, Cauterets), datorren iganderako (hilak 27). Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da helduentzat eta 20 eurokoa haurrentzat. Prezioaren barruan ikastaroa, eskiak, forfait-a eta autobusa sartzen da.
Bestalde, eski alpinoa egiteko aukera ere izango da.
Izena Patxikun eman behar da hilaren 24a baino lehen. Igandean 06:30ean abiatuko dira Meipitik.