Olazabal parkearen proiektua ikusgai izango da Arma Plazan
Olazabal parkearen inguruko hitzaldia eta erakusketa irekiko dute ostegunean arratsaldeko 19:30ean Arma Plazako Interpretazio zentruan. Olazabal parkea, Kultur Etxe berriaren aurrean dagoena da, eta bertan plaza publiko bat egiteko asmoa dauka Udalak. ...
Olazabal parkearen inguruko hitzaldia eta erakusketa irekiko dute ostegunean arratsaldeko 19:30ean Arma Plazako Interpretazio zentruan. Olazabal parkea, Kultur Etxe berriaren aurrean dagoena da, eta bertan plaza publiko bat egiteko asmoa dauka Udalak. Hau honela, Abr+ enpresako arkitektoek egindako proiektua erakutsiko eta azalduko dute ostegunean bertaratzen direnei.
Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak azaldu duenez, “gaur egun inguru honen funtzioa ondoan egiten ari diren Kultur Etxearen lanen gordailu izatea da, obrako etxolak eta garabiak bertan daude eta. Etorkizunean plaza publiko bat egitea da, azaleraren erdia haur parke bat egiteko izango delarik eta beste erdia, beti ere gutxi gora behera, egonaldirako gunea izateko”. Iragan astean Harresi Elkartekoekin bilera egin zuen Udalak proiektua azaltzeko, eta osteguneko hitzaldiaren helburua bizilagunei eta interesa duen edonori proiektua azaltzea da. Udalaren intentzioa parkearen eraikuntza lanak lehiaketan ateratzea da, eta honela, Kultur Etxearen eraikuntza eta parkearena aldi berean bukatuko dituzte. Lanak azarorako bukatuta egotea aurreikusten dute.
Proiektuaren aurkezpenean Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea eta Jesus Arrecubieta eta Ricardo Ruiz arkitektoak egongo dira eta etorkizuneko plaza izango denaren irudi birtualak erakutsiko dituzte. Zabalduko duten erakusketa, martxoaren 11 arte irekita izango da, 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara asteartetik larunbatera, eta 10:00etatik 14:00etara igandetan. Astelehenetan itxita izango da.