Ekialdebusek Behe Bidasoa eta Oarsoaldea ospitalekin eta Ibaetarekin lotuko ditu martxoaren 1etik aurrera
Martxoaren 1ean abiatuko da Ekialdebus, Oarso Bidasoa eta Donostia arteko zerbitzua ematen duten lau autobus konpainien bateratzearen ondorioz. 22 linea eskainiko ditu, eta Gipuzkoako sare handiena izango da. Hainbat berrikuntzen artean, oraingo ibilbide batzuen aldikotasuna ugarituko da, eta linea berriak sortuko dira, besteak beste, Ibaetako kanpusera eta Bidasoaldeko eta Donostiako ospitaletara. Gaur goizean aurkeztu dute Foru Aldundian Markel Olano diputatu nagusiak, Arantza Tapia Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatuak eta Pablo Ruiz enpresa berriko arduradunak. Markel Olano pozik agertu da Ekialdebusen sorrerak hiri arteko loturei “kualitatiboki eta kuntitatiboki bultzada” emango diolako. Batetik, enpresen elkartzeak “”udeaketa hobea” ekarriko duela uste du, eta bestetik, “zortzi autobus berri erosi, linea berriak sortu eta daudenen frekuentziak hobetu” egingo dituztela aurreratu du. Prozesu “neketsua” izan dela onartuta, “elkarlana oso garrantzitsua” izan dela iritzi du diputatu nagusiak, “urratsak egiteko ezinbestekoa” bere esanetan. Txartel bakarraren ondotik, “garraio arloan legealdiko bigarren urrats inportantea” izango da Olanorentzat, Berrikuntza ugari Arantza Tapia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak martxoaren 1etik aurrera Oarso Bidasoa eta Donostia arteko autobus sareko berrikuntzen berri eman du. Hasteko, linea berriak aipatu ditu, Hondarribitik, Irundik eta Oiartzundik Donostiako kanpusera zuzenean Ibaetatik sartuko direnak, eta eskualdea erietxeekin lotuko dutenak (Hondarribitik Bidasoaldeko ospitalera, eta Lezo, Pasaia, Errenteria eta Trintxerpetik Donostikora). [...]
Martxoaren 1ean abiatuko da Ekialdebus, Oarso Bidasoa eta Donostia arteko zerbitzua ematen duten lau autobus konpainien bateratzearen ondorioz. 22 linea eskainiko ditu, eta Gipuzkoako sare handiena izango da. Hainbat berrikuntzen artean, oraingo ibilbide batzuen aldikotasuna ugarituko da, eta linea berriak sortuko dira, besteak beste, Ibaetako kanpusera eta Bidasoaldeko eta Donostiako ospitaletara. Gaur goizean aurkeztu dute Foru Aldundian Markel Olano diputatu nagusiak, Arantza Tapia Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatuak eta Pablo Ruiz enpresa berriko arduradunak.
Markel Olano pozik agertu da Ekialdebusen sorrerak hiri arteko loturei “kualitatiboki eta kuntitatiboki bultzada” emango diolako. Batetik, enpresen elkartzeak “”udeaketa hobea” ekarriko duela uste du, eta bestetik, “zortzi autobus berri erosi, linea berriak sortu eta daudenen frekuentziak hobetu” egingo dituztela aurreratu du. Prozesu “neketsua” izan dela onartuta, “elkarlana oso garrantzitsua” izan dela iritzi du diputatu nagusiak, “urratsak egiteko ezinbestekoa” bere esanetan. Txartel bakarraren ondotik, “garraio arloan legealdiko bigarren urrats inportantea” izango da Olanorentzat,
Berrikuntza ugari
Arantza Tapia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak martxoaren 1etik aurrera Oarso Bidasoa eta Donostia arteko autobus sareko berrikuntzen berri eman du. Hasteko, linea berriak aipatu ditu, Hondarribitik, Irundik eta Oiartzundik Donostiako kanpusera zuzenean Ibaetatik sartuko direnak, eta eskualdea erietxeekin lotuko dutenak (Hondarribitik Bidasoaldeko ospitalera, eta Lezo, Pasaia, Errenteria eta Trintxerpetik Donostikora). “Errenteriako Kaputxinos geltokia interkanbiadore gisa erabiliko da. Zortzi lineen arteko aldaketak egin ahal izango dira bertan”, azaldu du.
Autobus batzuetako aldikotasunak areagotu direla azaldu du Tapiak, “Kaputxinosen trasbordoa egin behar dutenei begira”. Aldaketak dohainik izango direla aurreratu du: “Erabiltzaileek trasbordorik ez dute ordainduko, egiten duten bide luzeena ordainduko dute soilik”, betiere bidai baten eta bestearen arteko tartea gehienez ordu erdiko bada. Debaldeko aldaketak hasieran Ekialdebuseko bidaiarientzat izango dira, eta martxoaren amaieran zabalduko dira lurralde osora.
Gainera, zerbitzu arrunta eskaintzen duten autobusek gaueko ordubata arte ibiliko dira ostiraletan urte osoan, eta ostiraletan eta larunbatetan udan.
Gipuzkoako hiriburura bertara ere berrikuntzak datoz. Okendo kaleko geltokia desagertuko dela iragarri du Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatuak. “Martxoaren 1etik aurrera autobus guztiak Gipuzkoa plazaraino iritsiko dira, Ibaetakoak izan ezik”. Azkenik, aireportura doan zerbitzua aurreratuko da. 06:30ean irtengo da lehen autobusa, hots, Hondarribitik abiatzen den lehen hegaldira iristeko. Ekialdebuseko arduradun Pablo Ruizek “aireportua indartzeko” balio dezakeela uste du: “Apirilaren erdialdean zortzi autobus berri erosiko dira, teknologikoki oso aurreratuak, erosoak ere, aireportura doazenek maletak uzteko lekua izango dute”, gaineratu zuen Ruizek.
Lau enpresen bateratzea
Oarso Bidasoan egun aritzen diren lau enpresen bateratzetik irtengo den konpainia berria izango da Ekialdebus: Auif, Interbus, Areizaga eta Iparbuseko autobus gidariak Ekialdebuseko langile izango dira aurrerantzean. Emakida berriko arduradunak onartu du nahiago izango zuela aldaketa “denbora gehiagoz” gauzatzea, “ehuneko ehunean ondo” egin ahal izateko. Nolanahi ere, langileek ulertzen dute “gizartea zain” dagoela. Bidaiariei hasieran “pazientzia” eskatu die, eta Oarsoaldeko eta Bidasoko udalen laguntza galdegin du Ruizek, geltokiak behar bezala ekipatu ditzaten, eta ibilgailuek bertan aparkatu ez dezaten.
Martxoaren 1ean abiatuko da Ekialdebus garraio konpainia berria. Ordutik ‘E’ hizkia izango da Behe Bidasoa, Oarsoaldea eta Donostia arteko 22 autobus lineen marka berria.
Bidasoko lineak:
- E20: Hondarribia-Donostia N-1etik
- E21: Hondarribia-Donostia AP-8tik
- E22: Hondarribia-Txingudi merkatal gunea
- E23: Hondarribia-Ibaetako kanpusa
- E24: Irun-Donostiako kanpusa
- E25-E78: Hondarribia-Irun, Kostatik edo aireportutik
- E25: Irun-Donostia N-1etik
- E77: Hondarribia-Donostia N-1etik gauez (udan)
Informaziorako: www.ekialdebus.net edo www.lurraldebus.net