‘Hura ez da lekua’ ikuskizunerako sarrerak, Hitzan
Oarso Bidasoko Hitza-k biharko Korrika Kulturalaren baitako Hura ez da lekua ikuskizunerako bi sarrera zozkatuko ditu. Parte hartu nahi duenak, 943 34 03 30 telefono zenbakira deitu beharko du gaurko egunean zehar. Ikuskizuna 20:00etan izango da, bihar...
Oarso Bidasoko Hitza-k biharko Korrika Kulturalaren baitako Hura ez da lekua ikuskizunerako bi sarrera zozkatuko ditu. Parte hartu nahi duenak, 943 34 03 30 telefono zenbakira deitu beharko du gaurko egunean zehar. Ikuskizuna 20:00etan izango da, bihar, Errenteria Hiria Kulturgunean. Irabazleen izenak biharko Hitza-ko zenbakian aterako dira.
Metrokuadroka Sormen Laborategiak, poesia, musika, pintura eta antzerkia bildu ditu Hura ez da lekua-n, eta Oier Guillan, Asier Sarasola, Ander Fernandez, Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortega igoko dira agertokira.
