Joxe Manuel Odriozolaren solasaldiak itxi du Basari Foroak antolatutako hitzaldi sorta
Joxe Manuel Odriozolak gidatutako solasaldiarekin bukatu zen atzo Basari Foroak euskararen gainean antolatutako azken hitzaldi sorta. Euskararen herria bide baten bila izenburupean, hiru hitzaldi antolatu dituzte Basariko kideek. . Lehenbizikoa eta sol...
Joxe Manuel Odriozolak gidatutako solasaldiarekin bukatu zen atzo Basari Foroak euskararen gainean antolatutako azken hitzaldi sorta. Euskararen herria bide baten bila izenburupean, hiru hitzaldi antolatu dituzte Basariko kideek. .
Lehenbizikoa eta solasaldirik jendetsuena Koldo Izagirrek eskaini zuena izan zen eta hala laburbildu dute antolatzaileek: «Koldorekin euskara heriotza arriskuan jartzerainoko erasoa errepasatu genuen, ezkorkerian erori gabe baina baikorkeri hilgarria alboratzeko asmo sendoarekin».
Euskal Herrian Euskaraz elkartearen 30. urteurrenaren harira, dokumentala ere ikus ahal izan zen. «Euskal Herrian Euskarazen dokumentala ederraren eskutik, herri mugimendu honen 30 urteetako errepasoa egin genuen, agerian utziz hasiera hartako freskotasuna eta helburu argiak inoiz baino beharrezkoagoak ditugula», esan dute antolatzaileek.
Azkenik, herenegungo hitzaldia hartu dute hizpide. Azaldu dutenez, Joxe Manuel Odriozolak «euskara eta euskaren herria bere atakatik ateratzeko politika ezinbestekotzat» jotzen du. .
«Baikor, eskaintza osatzen»
Hitzaldiak oso jendetsuak izan ez diren arren, baikorrak dira Basari Foroko kideak: «Hausnartu eta eztabaidatzeko ohituraren galera kezkatzen gintuelako jaio ginen eta, beraz, kopuruek ez gaituzte ezustean harrapatu» esan dute. «Baikorrak gara, ezer gutxi zegoen eremu batean, eztabaida politikoarena, eskaintza bat osatzen ari garelako», gaineratu dute.