Juan Zelaia musika beka deitu du Eresbilek, bosgarrenez
Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, Juan Zelaia Letamendia Musika Beka deitu du bosgarrenez, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin. Juan Zelaia bekaren helburua, musika ikerketetan euskara bultzatzea da. Horretarako, 9000 euroko dirulaguntza jasoko du beka eskuratzen duenak bere proiektua gauzatu ahal izateko. Bekarako proiektuak, maiatzaren 9 arte aurkeztu ahalko dituzte interesadunek eta hilabete horretan bertan, hautatuko dute proiektu irabazlea. Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak izendatuko dituen hiru pertsonek osatutako dute epaimahaia “eta hoiek izango dira, lehiaketa bidez, irabazlea erabakiko dutenak” azaldu dute antolatzaileek.Ondoren, ekainean hasita, urtebeteko epea izango du irabazleak, proeiktua gauzatzeko. Lanak, Eresbilek Alfonso XI kaleko 2. zenbakian duen egoitzan aurkeztu beharko dituzte lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Juan Zelaia musika beka, bi urtetik behin antolatzen den lehiaketa da eta edonork har dezake parte. “Bakarka nahiz taldeka aurkez daitezke proiektuak eta edozein musika eremukoak izan daitezke” azaldu dute antolatzaileek. Baldintza bakarra, “lanak euskaraz idatzita aurkeztea da” esan dute. Aurkeztuko diren proiektu guztien artean, interes berezikoak izan daitezkeenak nabarmendu dituzte antolatzaileek. Hala nola, alde sozial zabala dutenak; euskal musika ondarea birbalioesteko oinarrizkoak direnak; Euskal Herri osora zabal daitezkeenak; euskal diasporako baliagarritasun nabariagoa dutenak; eta teknologia berrien bidez egindakoak, aipatu dituzte, azkenik. Juan Zelaia Letamendia Musika-Bekaren gaineko informazio lortu nahi dutenek bulegoa@eresbil.com helbide elektronikoa [...]
Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, Juan Zelaia Letamendia Musika Beka deitu du bosgarrenez, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin. Juan Zelaia bekaren helburua, musika ikerketetan euskara bultzatzea da. Horretarako, 9000 euroko dirulaguntza jasoko du beka eskuratzen duenak bere proiektua gauzatu ahal izateko.
Bekarako proiektuak, maiatzaren 9 arte aurkeztu ahalko dituzte interesadunek eta hilabete horretan bertan, hautatuko dute proiektu irabazlea. Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak izendatuko dituen hiru pertsonek osatutako dute epaimahaia “eta hoiek izango dira, lehiaketa bidez, irabazlea erabakiko dutenak” azaldu dute antolatzaileek.Ondoren, ekainean hasita, urtebeteko epea izango du irabazleak, proeiktua gauzatzeko. Lanak, Eresbilek Alfonso XI kaleko 2. zenbakian duen egoitzan aurkeztu beharko dituzte lehiaketan parte hartu nahi dutenek.
Juan Zelaia musika beka, bi urtetik behin antolatzen den lehiaketa da eta edonork har dezake parte. “Bakarka nahiz taldeka aurkez daitezke proiektuak eta edozein musika eremukoak izan daitezke” azaldu dute antolatzaileek. Baldintza bakarra, “lanak euskaraz idatzita aurkeztea da” esan dute. Aurkeztuko diren proiektu guztien artean, interes berezikoak izan daitezkeenak nabarmendu dituzte antolatzaileek. Hala nola, alde sozial zabala dutenak; euskal musika ondarea birbalioesteko oinarrizkoak direnak; Euskal Herri osora zabal daitezkeenak; euskal diasporako baliagarritasun nabariagoa dutenak; eta teknologia berrien bidez egindakoak, aipatu dituzte, azkenik. Juan Zelaia Letamendia Musika-Bekaren gaineko informazio lortu nahi dutenek bulegoa@eresbil.com helbide elektronikoa erabil dezakete. Oinarrien gaineko informaiozioa, berriz, www.eresbil.com webgunean eskura dezakete interesadunek.