Mus Txapelketa astelehenetik aurrera
Astelehenean Jaizkibel Mendizale Elkartearen Mus Txapelketa hasiko da elkartean bertan. Izena emateko bihar da azken eguna. Gaur, esaterako, 19:30etik aurrera elkartera joan daiteke izena ematera. Lehen faseko zozketa bihar bertan egingo dute eta parti...
Astelehenean Jaizkibel Mendizale Elkartearen Mus Txapelketa hasiko da elkartean bertan. Izena emateko bihar da azken eguna. Gaur, esaterako, 19:30etik aurrera elkartera joan daiteke izena ematera. Lehen faseko zozketa bihar bertan egingo dute eta partiden egutegia elkarteko informazio oholean jarriko dute. Txapelketa 20:00etan hasiko da, eta astelehenetik ostiralera izango dira partidak. Txapelketa bi asteren buruan bukatuko da gutxi gorabehera, parte-hartzaile kopuruaren arabera.
