Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

OB: “Lau urte etxebizitza politikarik gabe”

OB OiartzunBai oposizioko taldeak salatu duenez, Oiartzunek lau urte daramatza etxebizitza politikarik gabe: «Lau urte izan ditu Udal Gobernuak etxebizitza politika erakusteko eta horixe egin du. Ezer ere ez, ez baitu etxebizitza politikarik. Lau urtean ez da etxebizitza babestu bat ere zozkatu, eta 332 izan zitezkeenean, gutxienez». OBren iritziz, Gobernuak aukeratu duen bidea ukazioa eta suspentsioa izan da. Ukazioa, etxebizitza eskatzaileei: «Gobernuak etxebizitza eskatzaileen erroldako 800 oiartzuarrei egiten diena da, behin eta berriro debekatzen baitie, erabaki bakoitzarekin, Oiartzunen bizitzea». Suspentsioa, Arau Ordezkatzaileei dagokienez: «Epaitu zen suspentsioa, baita kondenatu ere, baina Gobernuak gor-mutuarena egitea aukeratu zuen bere proiektu alderdikoia aurrera ateratzeko asmo bakarrarekin, oiartzuarren interesen gainetik pasatuz». Etxebizitza Bulegoa, «kea saltzeko» OBren ustez, legegintzaldi honetan atzera egin du Oiartzunek etxebizitza politikan, lehen ere bazituelako Arau Ordezkatzaileak: «Onartuta zeuden. Ez baziren Gobernuaren gustukoak aldatu besterik ez zituen egin behar. Hori egin beharrean, Gobernuaren kudeaketa aurrez egindako aurrerapen guztiak hankaz gora botatzean oinarritu da, ehunka oiartzuarri etxebizitza bat lortzeko aukera mugarik gabe atzeratuz, eta Arragua eta Ugaldetxoren biziberritzea bertan behera utziz». OBren arabera, ezker abertzaleko «beste gobernu batek» auzo horiek albo batera utzi ditu. Horrez gain, OBk kritikatu du lau urte hauetan Udalak ez duela inolako proiekturik martxan jarri, Etxebizitza Bulegoa izan ezik, [...]

nagore vega
Oarsoaldea
2011/02/23

OB OiartzunBai oposizioko taldeak salatu duenez, Oiartzunek lau urte daramatza etxebizitza politikarik gabe: «Lau urte izan ditu Udal Gobernuak etxebizitza politika erakusteko eta horixe egin du. Ezer ere ez, ez baitu etxebizitza politikarik. Lau urtean ez da etxebizitza babestu bat ere zozkatu, eta 332 izan zitezkeenean, gutxienez».

OBren iritziz, Gobernuak aukeratu duen bidea ukazioa eta suspentsioa izan da. Ukazioa, etxebizitza eskatzaileei: «Gobernuak etxebizitza eskatzaileen erroldako 800 oiartzuarrei egiten diena da, behin eta berriro debekatzen baitie, erabaki bakoitzarekin, Oiartzunen bizitzea». Suspentsioa, Arau Ordezkatzaileei dagokienez: «Epaitu zen suspentsioa, baita kondenatu ere, baina Gobernuak gor-mutuarena egitea aukeratu zuen bere proiektu alderdikoia aurrera ateratzeko asmo bakarrarekin, oiartzuarren interesen gainetik pasatuz».

Etxebizitza Bulegoa, «kea saltzeko»
OBren ustez, legegintzaldi honetan atzera egin du Oiartzunek etxebizitza politikan, lehen ere bazituelako Arau Ordezkatzaileak: «Onartuta zeuden. Ez baziren Gobernuaren gustukoak aldatu besterik ez zituen egin behar. Hori egin beharrean, Gobernuaren kudeaketa aurrez egindako aurrerapen guztiak hankaz gora botatzean oinarritu da, ehunka oiartzuarri etxebizitza bat lortzeko aukera mugarik gabe atzeratuz, eta Arragua eta Ugaldetxoren biziberritzea bertan behera utziz». OBren arabera, ezker abertzaleko «beste gobernu batek» auzo horiek albo batera utzi ditu.

Horrez gain, OBk kritikatu du lau urte hauetan Udalak ez duela inolako proiekturik martxan jarri, Etxebizitza Bulegoa izan ezik, eta hori «kea saltzeko» dela.

Etxebizitza hutsak
OBtik gogorarazi dute, bestalde, Oiartzunen, udalerri gehienetan bezalaxe, etxebizitza hutsen parke bat dagoela. OBren ustez, alokairuan jar daitezkeen etxebizitzak dira horiek eta lan hori egin zuten duela lau urte baino gehiago: «Hori aurrera eramateko,  identifikazio lan bat egin zen, egiaz hutsak zeudenak identifikatzeko eta 200 etxebizitza inguru izan ziren baldintzak betetzen zituztenak». Hori egin ondoren, etxebizitza horiek alokairura bideratu behar zituen Gobernuak, OBren esanetan.

«Garai hartan [azterketa egin zutenean] ezker abertzaleak paretetan pintatzen zuen zenbakia 680 zen», gogorarazi dute OBtik. «Zenbaki horrek etxebizitza hutsen kopurua erakutsi nahi zuen», gaineratu dute eta galdera egin diote Udal Gobernuari:  «Orain, non daude etxebizitza haiek? Zer egin da hasitako bidearekin? Deus ere ez».

Ordainsariak promotoreei
Ezer ez egitea eta promotoreei ordainsariak ordaintzea leporatzen diote Udal Gobernu Taldeari, OBtik: «Planeamendua herria ordenatzeko dagoen eta promotore eta partikularren gainetik herritarren interes orokorrak defendatzeko dagoen erreminta da. Gobernu honek, ordea, bere proiektu alderdikoia aurrera ateratzeko asmoz, promotore ezberdinei irabazi izugarriak eman dizkie hitzarmen urbanistikoen bitartez». Horren adibide jartzen dute, Arraguako hitzarmen urbanistikoa, «zeinak promotoreari kargak ia erdira jaitsi dizkion».

Beste adibidea Atamitxekoa dela diote OBko kideek: «Atamitxeko lurjabeari Gobernuak eman dion 35 etxebizitza egiteko baimena, inongo kargarik gabekoa da, bestela esanda, herritarrentzako inongo onurarik gabekoa». Eta gaineratu dute proiektu guztia gaztelaniaz idatzita dagoela, Udalaren UEMAren irizpideen kontra. «Besteei eskatzeko, lehenik etxean egin behar dira lanak», kritikatu dute.

Laburbilduz, OBren ustez Gobernuak ez du ezer egin oiartzuar gazteen etxebizitza beharrei erantzuteko: «Gazteak zirenak orain lau urte gehiago dituzte eta belaunaldi berriak datoz etxebizitza eskean. Ez zaie arazoa arazoa konpondu eta gazte gehiago dira arazo bera dutenak».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.