Udala: “Informazio okerra eman du Etorlur enpresak industrialdeetan”
Lezoko Udalak Etorlur enpresaren jokabidea salatu du, Itturrin eta 103 poligonoko enpresetako langileei “informazio okerra” eman dielako. Herenegun goizean Udalak hainbat dei jaso zituela azaldu du Haritz Salaberria alkateak. Guztiek kezka berbera zuten: Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat lanean ari diren Etorlur enpresako kide batzuk lantokietatik pasatu ziren goizean, “bost urtetan enpresa desjabetuko zutela esanez”. Enpresen datuak biltzen ari zirela esanez aurkeztu ziren lantokian, balorazioa egiteko. Datu horiekin, plataforma logistikoa egiteko desjabetzeak egiten hasiko zirela adierazi zieten, bost urteko epean. Lezoko Udalak informazio hori zuzena ez dela esan du eta Etorlurren jarrera eta horrek sortu duen “alarmismoa” salatu dituzte. “LZPan agertzen da bakarrik” Lezoko alkateak adierazi duenez, plataforma logistikoaren proiektua Lurraldeko Zatikako Planean (LZPn) bakarrik agertzen da. LZPa oraindik ez dute onartu. “Dakigunez, ez dute onartuko ez aurten ezta datorren urtean ere”, gaineratu du Salaberriak. Horregatik bertan lan egiten dutenei lasai egoteko eskatu die Udalak. Azaldu duenez, LZPak plataforma logistiko horren kokalekua zehazten du bakarrik, “ez ezaugarriak ezta nolakoa izango den”. Horren harira, Aldundia bideragarritasuna aztertzen ari dela esan du Salaberriak. Hala ere, foru erakundeak hartu duen bidea “arriskutsua” dela iritzi du Lezoko alkateak: “Kanpo kaira joango liratekeen tunelekin egin zutena errepikatzen ari dira. Lotsagarria da dirua oraindik onartuta ez dauden proiektuetan [...]
Lezoko Udalak Etorlur enpresaren jokabidea salatu du, Itturrin eta 103 poligonoko enpresetako langileei “informazio okerra” eman dielako.
Herenegun goizean Udalak hainbat dei jaso zituela azaldu du Haritz Salaberria alkateak. Guztiek kezka berbera zuten: Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat lanean ari diren Etorlur enpresako kide batzuk lantokietatik pasatu ziren goizean, “bost urtetan enpresa desjabetuko zutela esanez”. Enpresen datuak biltzen ari zirela esanez aurkeztu ziren lantokian, balorazioa egiteko. Datu horiekin, plataforma logistikoa egiteko desjabetzeak egiten hasiko zirela adierazi zieten, bost urteko epean. Lezoko Udalak informazio hori zuzena ez dela esan du eta Etorlurren jarrera eta horrek sortu duen “alarmismoa” salatu dituzte.
“LZPan agertzen da bakarrik”
Lezoko alkateak adierazi duenez, plataforma logistikoaren proiektua Lurraldeko Zatikako Planean (LZPn) bakarrik agertzen da. LZPa oraindik ez dute onartu. “Dakigunez, ez dute onartuko ez aurten ezta datorren urtean ere”, gaineratu du Salaberriak. Horregatik bertan lan egiten dutenei lasai egoteko eskatu die Udalak.
Azaldu duenez, LZPak plataforma logistiko horren kokalekua zehazten du bakarrik, “ez ezaugarriak ezta nolakoa izango den”. Horren harira, Aldundia bideragarritasuna aztertzen ari dela esan du Salaberriak. Hala ere, foru erakundeak hartu duen bidea “arriskutsua” dela iritzi du Lezoko alkateak: “Kanpo kaira joango liratekeen tunelekin egin zutena errepikatzen ari dira. Lotsagarria da dirua oraindik onartuta ez dauden proiektuetan xahutzea, are gehiago bizi dugun krisi ekonomikoa garai honetan”.
Proiektuak aurrera egiten badu ere, Itturrin poligonoa arriskuan ez dagoela uste du Salaberriak. “Bestela, bideraezina izango litzateke”, dio alkateak, “eta ez luke logikarik izango plataforma logistiko bat eraikitzeko bertako enpresa guztiak desjabetzea, horrek izango lukeen kostu handiarekin”.
Aldundiaren jokabidea “larria” dela uste dute, bai zabaldu duten informazioagatik, baita Udalari ezer ez esateagatik ere. “Ez dugu informaziorik, ez dakigu zer egin nahi duten… Aldundia ezkutuan jokatzen ari da”, kritikatu du Salaberriak. Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari bilera eskatu dietela jakinarazi du Udalak.
“Errespetua zor zaio Udalari”
“Ez da horrela jokatzen duten lehenengo aldia izan. Guk ezer jakin gabe beste hainbat gauza ere egin dituzte. Lezok Udalari errespetua zor zaio”, esan du alkateak. Erakundeek “koloreen arabera” hautuak egiten dituztela salatu dute: “Errenteriako Udalari eman zioten Portu Agintzaritzan genuen lekua, hirigintza planaren zati bat bertan behera utzi dute…”.