Udalari Murias presionatzeko eskatu diote Sabecoko langileek
Enplegua erregulatzeko txostenaren epea amaitzear daukate Sabecoko langileek. Hogei eguneko (martxoak 13) epea daukate Niessen merkataritza zentroko lokala eramango duen operatzaile bat bilatzeko eta hala ez bada, behintzat, txostena luzatzeko. Osterantzean, kalean geratuko dira 45 langileak. Horregatik, Errenteriako Udalari Murias Center 4ko parte den heinean, merkataritza zentroko kudeatzailea presionatzeko eskatu diote: “Urgentziaz eta idatziz baiezta dezala lokal horretan supermerkatua egongo dela”. Horrez gain, informazio sinesgarria eta epe errealak eskatu dizkiote “supermerkatua irekitzeko betebeharra betetzeko”. Gogorarazi dute Niessen merkataritza zentroan supermerkatu batek egotea adostu zutela Murias taldeak eta Errenteriako Udalak. Gaur hamaikagarren agerraldia egin dute Sabecoko langileek, eta Murias Center 4ren jarrera kritikatu dute. Langileen arabera, Murias “datuak ezkutatzen, gezurretan, eta adarra jotzen” ari da. Alde bakoitzari (Udala, Sabeco eta komertzioak) bertsio bana ematen ari dela uste dute. Udalaren kasuan, ahaleginak egiten ari dela, baina berriro noiz irekiko den ezin dela jakin adierazi die, langileen esanetan. Lanpostuak bermatzeari dagokionez, berriz, “operatzaile berriaren erabakia” dela esan die. Sabecori operatzaile berririk ez dela eta ez dela izango azaldu die, eta hori gutxi balitz, supermerkatuaren tokian aparkaleko bat jarriko dutela. Komertzioei azkenik, “itxaroteko” eskatu die Muriasek “martxoaren erdi alderako operatzaile berri bat izango delako”, adierazi dute langileek. Muriasen interesak “Gezur” horien atzean, Murias Center [...]
Enplegua erregulatzeko txostenaren epea amaitzear daukate Sabecoko langileek. Hogei eguneko (martxoak 13) epea daukate Niessen merkataritza zentroko lokala eramango duen operatzaile bat bilatzeko eta hala ez bada, behintzat, txostena luzatzeko. Osterantzean, kalean geratuko dira 45 langileak.
Horregatik, Errenteriako Udalari Murias Center 4ko parte den heinean, merkataritza zentroko kudeatzailea presionatzeko eskatu diote: “Urgentziaz eta idatziz baiezta dezala lokal horretan supermerkatua egongo dela”. Horrez gain, informazio sinesgarria eta epe errealak eskatu dizkiote “supermerkatua irekitzeko betebeharra betetzeko”. Gogorarazi dute Niessen merkataritza zentroan supermerkatu batek egotea adostu zutela Murias taldeak eta Errenteriako Udalak.
Gaur hamaikagarren agerraldia egin dute Sabecoko langileek, eta Murias Center 4ren jarrera kritikatu dute. Langileen arabera, Murias “datuak ezkutatzen, gezurretan, eta adarra jotzen” ari da. Alde bakoitzari (Udala, Sabeco eta komertzioak) bertsio bana ematen ari dela uste dute.
Udalaren kasuan, ahaleginak egiten ari dela, baina berriro noiz irekiko den ezin dela jakin adierazi die, langileen esanetan. Lanpostuak bermatzeari dagokionez, berriz, “operatzaile berriaren erabakia” dela esan die.
Sabecori operatzaile berririk ez dela eta ez dela izango azaldu die, eta hori gutxi balitz, supermerkatuaren tokian aparkaleko bat jarriko dutela.
Komertzioei azkenik, “itxaroteko” eskatu die Muriasek “martxoaren erdi alderako operatzaile berri bat izango delako”, adierazi dute langileek.
Muriasen interesak
“Gezur” horien atzean, Murias Center 4ren interes komertzialak ezkutatzen direla uste dute langileek. Alegia, dosierraren epea bukatu arte itxarongo duela supermerkatu berri batekin kontratua sinatzeko. Muriasen asmoa langileen subrogazioak eragiten dieten “karga” saihestea eta kontratu berria egiteko oztopo bat gutxiago edukitzea dela iritzi diote.
Sabecok dagoeneko aurkeztu die kontratuak suntsitzeko dosierra, eta langileek Jaurlaritzara jo dute egun daukaten txostena luzatzeko. Jaurlaritzak, ordea, baldintza bat jarri die: Udalak konpromisoa har dezala Muriasi eskatzeko ahalik eta lasterren ireki dezala supermerkatua.
