Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Wi-Fia ez jartzeagatik “zigortuak” izan direla salatu du Herri Eskolak

“Zigortuak, Wi-Fia ez jartzeagatik”. Hala daudela esan du Lezo Herri Eskolako Kontseiluak. Izan ere, orain dela egun gutxi eraman ditu ikastetxetik Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikasturte honetarako 45 ordenagailuak.  Herri Eskolako Eskola Kontseiluaren arabera, iazko otsailaren 4an hartu zuten erabakiaren harira ordenagailu horiek eraman ditu berriz ere Hezkuntza Sailak. Horrela, orain dela urtebete inguru Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Eskola 2.0 egitasmoa martxan jarri zuenean, horren berri, “prentsaren bidez” izan zutela gogorarazi dute Herri Eskolako kideek. Plan horren arabera, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ordenagailu bana edukiko zuten, eta irakasleek, arbela digitalak. Horietan Internet erabiltzeko Wi-Fia erabiliko zutela erabaki zuen Hezkuntza Sailak. “Hezkuntza Saila, entzungor” Hamarkada honen hasieran, Premia izeneko egitasmoa martxan jarri zutenean, ikasgela guztiak kable bidez konektatuta daudela adierazi du Herri Eskolako Eskola Kontseiluak, alegia, “konexioa bermatuta” dagoela. “Europan Wi-Fiaren kontrako neurriak hartzen ari direnean, Hezkuntza Sailak entzungor egin die hainbat adituren txostenei eta, are larriago, Europako Legebiltzarrak 2008ko iraileko eta 2009ko apirileko ebazpenetan jasotako irizpideei ere muzin egin die”. Hartutako erabaki horietan, Europako Legebiltzarrak gobernuei eskatzen die haurrak eta nerabeak hari gabeko erradiazioetatik babes neurriak hartzeko. “Gaur egun, ez dago erabateko ziurtasunik teknologia mota horrek osasunarekiko izan ditzakeen ondorioez, ezta kaltegarria ez dela frogatzen duen ikerketarik [...]

lezoko hitza
Oarsoaldea
2011/02/23

“Zigortuak, Wi-Fia ez jartzeagatik”. Hala daudela esan du Lezo Herri Eskolako Kontseiluak. Izan ere, orain dela egun gutxi eraman ditu ikastetxetik Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikasturte honetarako 45 ordenagailuak.  Herri Eskolako Eskola Kontseiluaren arabera, iazko otsailaren 4an hartu zuten erabakiaren harira ordenagailu horiek eraman ditu berriz ere Hezkuntza Sailak.
Horrela, orain dela urtebete inguru Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Eskola 2.0 egitasmoa martxan jarri zuenean, horren berri, “prentsaren bidez” izan zutela gogorarazi dute Herri Eskolako kideek. Plan horren arabera, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ordenagailu bana edukiko zuten, eta irakasleek, arbela digitalak. Horietan Internet erabiltzeko Wi-Fia erabiliko zutela erabaki zuen Hezkuntza Sailak.
“Hezkuntza Saila, entzungor”

Hamarkada honen hasieran, Premia izeneko egitasmoa martxan jarri zutenean, ikasgela guztiak kable bidez konektatuta daudela adierazi du Herri Eskolako Eskola Kontseiluak, alegia, “konexioa bermatuta” dagoela.
“Europan Wi-Fiaren kontrako neurriak hartzen ari direnean, Hezkuntza Sailak entzungor egin die hainbat adituren txostenei eta, are larriago, Europako Legebiltzarrak 2008ko iraileko eta 2009ko apirileko ebazpenetan jasotako irizpideei ere muzin egin die”. Hartutako erabaki horietan, Europako Legebiltzarrak gobernuei eskatzen die haurrak eta nerabeak hari gabeko erradiazioetatik babes neurriak hartzeko. “Gaur egun, ez dago erabateko ziurtasunik teknologia mota horrek osasunarekiko izan ditzakeen ondorioez, ezta kaltegarria ez dela frogatzen duen ikerketarik ere”, gaineratu dute.
Hori guztia kontuan hartuta, Herri Eskolaren Eskola Kontseiluak Eskola 2.0 programan sartzeko erabakia hartu zuen, baina Wi-Fiaren ordez Internetera kable bidez konektatzeko (egun existitzen direnak) baldintza jarri zuen ikastetxeak. Horrez gain, ikasle bakoitzak bere ordenagailua izateko proposamena aurkeztu zuen ikastetxeak, eta horiek gurasoek finantzatzea ere. Hezkuntza Sailetik jaso duten erantzun bakarra ordenagailuak eramatea izan dela esan dute. Isabel Celaa buru duen sailak “autoritarismoz” jokatu duela salatu dute.
“Zigortuak, logikarik gabe”
“Inolako logikarik gabe” zigortuak izan direla salatu du Herri Eskolak. “Zergatik ukatzen zaie Lezoko ikasleei teknologia berrietan aritzeko eskubidea? Gurasook zein irakasleok Wi-Fiaren gaineko zalantzak ditugulako soil-soilik?”, galdetu dute. Horrela, proiektu didaktikoa izanda, “bitartekoa oztopo” zergatik bilakatzen duten galdetu diote Hezkuntza Sailari, “alderdi pedagogikoak baztertuz”. Ildo berean, “gure gazteak teknologia berrietan heztea erabilitako konexioa baino garrantzitsuagoa” dela diote.
Herri Eskolak, hartutako erabakia errespetatzeko eskatu dio  Hezkuntza Sailari, eta eurek erabakia “inori inposatu nahi ez diotela” argitu dute. Bere bidean jarraituko dutela iragarri du ikastetxeko Eskola Kontseiluak: “Oztopoak oztopo, Lezo Herri Eskolako hezkuntza komunitateak bere hezkuntza proiektuaren baitan, ikas-irakas prozesuan teknologia berriak txertatzeko konpromisoa hartzen dugu”. Ikastetxearen autonomia ere aldarrikatu dute, “Wi-Fiaren eta kablearen artean erabakitzeko ahalmena izatea. Zer gutxiago?”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.