Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizarteaPolitika

Amuteko-Kosta eta Arkollako bizilagunek bihar ezagutuko dute autobus sare berria

Atzo asteazkenez aurkeztu zuten Foru Aldundian Ekialdebus, martxoaren 1etik aurrera Bidasoa eta Oarsoaldea Donostiarekin lotuko dituen autobus sareko emakida berria. Gaur goizean Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotzi Ion Elizaldek herrian izango duen eragina aztertu du komunikabideen aurrean, eta bihar, ostiralean, gauza bera egingo du Amuteko auzo elkartean, 19:00etan. Ibaetara eta Bidasoaldeko Ospitalera joateko linea berriak «ezinbestekoak» zirela nabarmendu du.Elizalde «oso pozik» agertu da Foru Aldundiak «herritarren eskaerak kontuan izan» dituelako. «Azken bi urtetako lanaren ondorioa da, erakundeen arteko lanaren fruitua. Bagenekien oraingo zerbitzua errez hobetu zitekeela, eta lortu dugu», gaineratu du. Bere ustez, martxoan abiatuko diren linea berriekin «garraio publikoa mugitzeko modurik azkarrena» izango da. Linea berriez gain, autobusek herrian egingo duten ibilbideak ere berrikuntzak izango ditu, «ahalik eta leku gehienetatik» pasatzeko. «Zerbitzu arinagoa nahi genuen, eta trafiko gehien duen auzotik sartzeak eta ateratzeak ez zuen horretan lagunduko», azaldu du Elizaldek, «ordutegia zabalagoa izango da, eta maiztasuna handiagoa», gehituz. Gainera, martxoaren 2tik 13ra Lurraldebuseko txartela doan ateratzeko aukera izango dela aurreratu du (Matxin Arzukoaren kaleko Iza saltokian). «Bost euro kobratruko digute, baina Lurraldebusek kantitate bera kargatuko digu txartelean gero» argitu du Edurne Simonek, Izadi 21eko arduradunak. Kanpaina eta bideo lehiaketa Martxoaren lehenetik hasita eta Ingurumenaren nazioarteko eguna bitarte (ekainak 3), [...]

hondarribiko hitza
Oarsoaldea
2011/02/24

Aitor Kerejeta eta Ion Elizalde Foru Aldundian, Ekialdebuseko sareko aurkezpenean

Atzo asteazkenez aurkeztu zuten Foru Aldundian Ekialdebus, martxoaren 1etik aurrera Bidasoa eta Oarsoaldea Donostiarekin lotuko dituen autobus sareko emakida berria. Gaur goizean Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotzi Ion Elizaldek herrian izango duen eragina aztertu du komunikabideen aurrean, eta bihar, ostiralean, gauza bera egingo du Amuteko auzo elkartean, 19:00etan. Ibaetara eta Bidasoaldeko Ospitalera joateko linea berriak «ezinbestekoak» zirela nabarmendu du.Elizalde «oso pozik» agertu da Foru Aldundiak «herritarren eskaerak kontuan izan» dituelako. «Azken bi urtetako lanaren ondorioa da, erakundeen arteko lanaren fruitua. Bagenekien oraingo zerbitzua errez hobetu zitekeela, eta lortu dugu», gaineratu du. Bere ustez, martxoan abiatuko diren linea berriekin «garraio publikoa mugitzeko modurik azkarrena» izango da.

Linea berriez gain, autobusek herrian egingo duten ibilbideak ere berrikuntzak izango ditu, «ahalik eta leku gehienetatik» pasatzeko. «Zerbitzu arinagoa nahi genuen, eta trafiko gehien duen auzotik sartzeak eta ateratzeak ez zuen horretan lagunduko», azaldu du Elizaldek, «ordutegia zabalagoa izango da, eta maiztasuna handiagoa», gehituz.
Gainera, martxoaren 2tik 13ra Lurraldebuseko txartela doan ateratzeko aukera izango dela aurreratu du (Matxin Arzukoaren kaleko Iza saltokian). «Bost euro kobratruko digute, baina Lurraldebusek kantitate bera kargatuko digu txartelean gero» argitu du Edurne Simonek, Izadi 21eko arduradunak.
Kanpaina eta bideo lehiaketa
Martxoaren lehenetik hasita eta Ingurumenaren nazioarteko eguna bitarte (ekainak 3), udalak informazio kanpaina abiatuko duela jakinarazi du Simonek. Kanpainaren leloa Busean hobe izango da, eta ekaina arte «komunikazio guztietan» erabiliko dutela adierazi zuen. Autobusaren erabileraren aldeko jarreren istorioen bideo lehiaketa ere antolatu dute. Euskarazkoak izan behar dira, minutu 1 eta bost minutu artekoak (ikus hondarribia21.org webgunea). Bizikleta tolesgarriak izango dira saridunentzat.
Gainera, sare berriaz informatzeko datozen bileren data eman du Simonek: gaurko Amuteko, Kostako eta Arkollako bizilagunak deitu dituzte Amuteko auzo elkartean; martxoaren 2an Zimizarga, Puntala eta Alde Zaharrekoentzat da zita udaletxeko areto nagusian, 3an Iterlimen eta Lurgorri ingurukoentzako Kai Berriko kofradian, eta 10ean Portuarrentzat Ama Guadalupekoa ikastetxean. Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira.
Naroa Susperregi Ingurumena  teknikariak garraioaren gaineko informazio guztiak hondarribia21.org webgunean aurkitu daitezkeela erakutsi zien kazetariei. Hala, ezkerreko menuko Mugikortasuna ataleko Garraio publikoa azpi-atalean autobus ibilbide eta ordutegi berriak (baita Hendaiara doan txaluparenak ere).

HONDARRIBITIK ATERAKO DIREN LINEAK

  • E20: Hondarribia-Ospitala-Errenteria-Antxo-Donostia. Hondarribitik 06:30etik 19:30era orduro, eta 20:35ean eta 21:40ean (igande eta jaiegunetan lehena 07:30ean). Donostiatik 06:45etik 21:45era orduro, eta 22:15ean (igande eta jaiegunetan lehena 08:45ean). Gauez Hondarribitik 22:30etik 00:30era orduro, eta Donostitik 22:45etik 00:45era orduro, eta 01:15ean. (ostiralean ez dago gaueko zerbitzurik). Hondarribiko geltokiak joanekoan: Foruen kalea, Zuloaga, Correos, Sabino Arana, Amute eta Mendelu. Bueltakoan: Amute, Aireportua, Biteri, Madalengain, Sokoa eta Foruen kalea.
  • E21: Hondarribia-Aireportua-Donostia. Hondarribitik 06:00etan lehena, eta 07:15etik 20:15era orduro (igande eta jaiegunetan 09:30etik 20:30era orduro). Donostiatik 06:30ean lehena, eta 08:00etatik 20:00etara orduro (Igande eta jaiegunetan 10:00etatik 20:00etara orduro, eta 21:15ean). 21:15etan azkena. Igande eta jaiegunetan Hondarribiko geltokiak: Ama Guadalupekoa, Sabino Arana eta Amute (eta itzulera Aireportuan ere).
  • E23: Hondarribia-Ibaeta (lanegunetan soilik). Aldikotasuna orduro, 06:45etik 18:45era. 20:00etan ere badago. Hondarribiko geltokiak: Ama Guadalupekoa, Sabino Arana eta Amute (eta itzulera Aireportuan ere). Abuztuan ezik.
  • E26: Hondarribia-Irun Kostatik eta aireportutik. Aldikotasuna 06:00etatik 07:00etara 30 minuturo, 07:00etatik 21:00etara 10 minuturo, eta 21:20etik 22:40era 20 minuturo. Larunbat, igande eta jaiegunetan 07:00etatik 09:00etara 20 minuturo, eta 09:15etik, 23:00etara 15 minuturo. Lehen autobusa Arrokatik 06:00etan, eta azkena 22:40ean. Aireportutik doanaren aldikotasuna ordubetekoa da, Lurgorritik puntuetan abiatzen dena da. (Udan Kostako zerbitzuari Lurgorriko eta Iterlimeneko geltokia gehituko zaizkio).
  • E78: E25 linearen gaueko zerbitzua. Aireportutik larunbatetan (udan ostiraletan ere). Aldikotasuna: 60 minutu. Lehen irteera Hondarribitik 23:30ean eta azkena 05:30ean. Irundik lehena 23:00etan eta azkena 06:00etan.
  • E77: Hondarribia-Irun-Errenteria-Pasaia-Donostia. Gaueko zerbitzua udan, ostiraletan eta larunbatetan. Aldikotasuna bi ordukoa. Lehen autobusa Hondarribiatik 22:45ean eta azkena 4:45ean. Donostiatik 23:45ean lehena eta 5:45ean azkena.

Ekialdebuseko beste lineekin loturak ikusteko ikus PDFa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.