Euskara Eskolatik Kaleraren barruan, Miauless antzezlana
Euskara Eskolatik Kalera programaren barruan, hilero antzezlanak ikusteko aukera dago. Oraingo honetan Vaiven Produccionesen Miauless antzezlanaren emanaldia izango da. 17:30etik aurrera, abestien, poesiaren eta umorearen munduan murgilduko dira Errent...
Euskara Eskolatik Kalera programaren barruan, hilero antzezlanak ikusteko aukera dago. Oraingo honetan Vaiven Produccionesen Miauless antzezlanaren emanaldia izango da. 17:30etik aurrera, abestien, poesiaren eta umorearen munduan murgilduko dira Errenteria Hiria Kulturgunera joaten direnak.
Miauless-en neskato bat, bi katu eta heldu batzuk izango dira protagonista. Bertan agintzea zein erraza den eta haztea zein zaila den kontatuko dute. Gabonetako alegia izango da, eta bizikidetzan eta ikastaldian oinarrituko da. Askatasuna eta enpatia landuko ditu, eta erakutsiko du zeinen garrantzitsua den bestearen tokian jartzea, eta bere sufrimendua gure beste ulertzea.
Sarrerak euro baten truke lortu ahal izango dira leihatilan.
