Jaizkibeldik Elordira ura eramango duten lanak hasi dituzte
Txingudiko Zerbitzuak eta Gipuzkoako Foru Adundiak gaur goizean hasi dituzte Jaizkibel-Elordi ur hornidura lanak. Lan hauei esker, gaur egun Endarako urtegiak eskaintzen duen hornikuntzari osagarri bezala arituko da Jaizkibelgo ura. Jaizkibelgo sei putzu berrietatik ateratako ura Elordiraino kanalizatuko da eta guztira 14,4 kilometro eroanbide izango dira. Lanak 16 hilabete eta erdian egingo dituzte eta guztira 8.110.000 euro kostatuko dute. Kopuru horren finantziazioa erdibana egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Txingudiko Zerbitzuek, sinatutako hitzarmenaren bidez. Ekitaldian Jose Antonio Santano eta Aitor Kerejeta, Mankomunitateko lehendakari eta lehendakariorde bezala eta Carlos Ormazabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatua izan dira. Bestetik, Miguel Angel Muñagorri, Txingudiko Zerbitzuen gerentea eta Felipe Alvarez, Garapen Iraunkorreko sailaren Plangintza, Proiektu eta Mantenimenduko zerbitzuburua izan dira. Aitor Kerejetak, azaldu duenez, “duela hamarkada batzuk arazoak izan ziren eskualdean eta lan hauekin, ur hornidura lehorte garaietan ere ziurtau nahi dugu”. Jose Antonio Santanok bestetik, instituzioen arteko kolaborazioa azpimarratu nahi izan du, “beste behin Irun eta Hondarribiak elkarrekin lan egingo dugu, eta etorkizunari begira prebisio lanetan murgildu gara”. Eta bukatzeko, Carlos Ormazabalek “lehorteen kontrako azpiegitura handia izango da, eta bailararako mesedegarri izango da”, gehitu du. Osagarri beharra Endararen edukiera eskualdea hornitzeko nahikoa bada ere, arazoak izan daitezke hilabete batzuen segidan euririk egiten ez badu. [...]
Txingudiko Zerbitzuak eta Gipuzkoako Foru Adundiak gaur goizean hasi dituzte Jaizkibel-Elordi ur hornidura lanak. Lan hauei esker, gaur egun Endarako urtegiak eskaintzen duen hornikuntzari osagarri bezala arituko da Jaizkibelgo ura.
Jaizkibelgo sei putzu berrietatik ateratako ura Elordiraino kanalizatuko da eta guztira 14,4 kilometro eroanbide izango dira. Lanak 16 hilabete eta erdian egingo dituzte eta guztira 8.110.000 euro kostatuko dute. Kopuru horren finantziazioa erdibana egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Txingudiko Zerbitzuek, sinatutako hitzarmenaren bidez.
Ekitaldian Jose Antonio Santano eta Aitor Kerejeta, Mankomunitateko lehendakari eta lehendakariorde bezala eta Carlos Ormazabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatua izan dira. Bestetik, Miguel Angel Muñagorri, Txingudiko Zerbitzuen gerentea eta Felipe Alvarez, Garapen Iraunkorreko sailaren Plangintza, Proiektu eta Mantenimenduko zerbitzuburua izan dira.
Aitor Kerejetak, azaldu duenez, “duela hamarkada batzuk arazoak izan ziren eskualdean eta lan hauekin, ur hornidura lehorte garaietan ere ziurtau nahi dugu”. Jose Antonio Santanok bestetik, instituzioen arteko kolaborazioa azpimarratu nahi izan du, “beste behin Irun eta Hondarribiak elkarrekin lan egingo dugu, eta etorkizunari begira prebisio lanetan murgildu gara”. Eta bukatzeko, Carlos Ormazabalek “lehorteen kontrako azpiegitura handia izango da, eta bailararako mesedegarri izango da”, gehitu du.
Osagarri beharra
Endararen edukiera eskualdea hornitzeko nahikoa bada ere, arazoak izan daitezke hilabete batzuen segidan euririk egiten ez badu. Honenbestez, ordezko ur-iturriak egingo dituzte ur-hornidura bermatzeko eta Jaizkibeldik ura atera eta ponpatzeko gaitasuna segundoko 97 litrotik segunduko 210 litrora igoko da. Gaur egungo hornidura beharrak segundoko 320 litrokoak direla kontuan izanda, horrek esan nahi du Jaizkibeldik Endarara errefortzu moduan aritzeko gaitasuna %30etik %66ra igoko dela.

