Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Oinez edo txirrindaz, bidegorri berrian, atseginez

Goizeko 10:00ak eta zerua ateri. Azken egunetako euri jasen ondoren, jendea gustura irten da paseoan. Eta inguruko askok aukera bera egin dute. Orain gutxi zabaldu duten Buenavista eta Herrera arteko bidegorria probatu nahian, handik igarotzeko moduan moldatu dute goizeko buelta. Manuel Garciaren, Enrique Zarateren, Markel Fontanen eta Jose Antonio Duranen kasua da. Maiz elkartzen dira ibiltzera joateko. Beraietako bi Trintxerpen bizi dira eta Intxaurrondon beste biak. Bidegorria hartuta, Errenteria-Oreretaraino oinez joan ziren atzo, handik Lezora eta Lezotik Donibanera, Berrotaranen txalupa hartuta badia zeharkatu eta etxera itzultzeko. Oarso Bidasoko Hitzari kontatu diotenez, atzo lehenbizikoz zeharkatu dute bidegorria, eta gustatu zaie. «Ondo dago. Errepidetik gertu joan arren, ikuspegi  ederra ematen du», diote erdi txantxetan trintxerpetarrek. Izan ere, badia goialdetik ikusten da eta baita ontzien sartu-irtenak, traineruak eta beste. Lan eguna izanik, eta ordua kontuan hartuta, oinezko gehiago dabiltza txirrindulariak baino. Hala ere, asko dira honez gero, bidegorria egunero darabilten txirrindulariak. Hori da, esaterako, Jesus Alonsoren kasua. Errenteria-Oreretan bizi da eta Kontadoretan lan egiten du. Bidegorria zabaldu dutenetik, bizikletaz joaten da maiz lanera. 15 minutuan egiten omen du lantokirainoko bidea. Trafikoaren eta aparkalekuaren arazoak saihesteaz gain, erregaia ere aurrezten du. Bidegorriaren zati berrian, bestetik, desberdinduta daude oinezkoen eta txirrindularien bideak, eta batzuk zein [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2011/02/24
Bidegorri berria, Buenavista eta Herrera artean

Bidegorri berria, Buenavista eta Herrera artean

Goizeko 10:00ak eta zerua ateri. Azken egunetako euri jasen ondoren, jendea gustura irten da paseoan. Eta inguruko askok aukera bera egin dute. Orain gutxi zabaldu duten Buenavista eta Herrera arteko bidegorria probatu nahian, handik igarotzeko moduan moldatu dute goizeko buelta.
Manuel Garciaren, Enrique Zarateren, Markel Fontanen eta Jose Antonio Duranen kasua da. Maiz elkartzen dira ibiltzera joateko. Beraietako bi Trintxerpen bizi dira eta Intxaurrondon beste biak. Bidegorria hartuta, Errenteria-Oreretaraino oinez joan ziren atzo, handik Lezora eta Lezotik Donibanera, Berrotaranen txalupa hartuta badia zeharkatu eta etxera itzultzeko.
Oarso Bidasoko Hitzari kontatu diotenez, atzo lehenbizikoz zeharkatu dute bidegorria, eta gustatu zaie. «Ondo dago. Errepidetik gertu joan arren, ikuspegi  ederra ematen du», diote erdi txantxetan trintxerpetarrek. Izan ere, badia goialdetik ikusten da eta baita ontzien sartu-irtenak, traineruak eta beste.
Lan eguna izanik, eta ordua kontuan hartuta, oinezko gehiago dabiltza txirrindulariak baino. Hala ere, asko dira honez gero, bidegorria egunero darabilten txirrindulariak. Hori da, esaterako, Jesus Alonsoren kasua. Errenteria-Oreretan bizi da eta Kontadoretan lan egiten du. Bidegorria zabaldu dutenetik, bizikletaz joaten da maiz lanera. 15 minutuan egiten omen du lantokirainoko bidea. Trafikoaren eta aparkalekuaren arazoak saihesteaz gain, erregaia ere aurrezten du.
Bidegorriaren zati berrian, bestetik, desberdinduta daude oinezkoen eta txirrindularien bideak, eta batzuk zein besteek eskertu dute bereizketa.

Donostiaraino joateko aukera
Karmele Cienfuengos eta Eli Perez lezoarrak dira eta atzo estreinatu zuten bidegorria: «Gaur dugu lehengo aldia. Lezoarrak gara eta Pasaiara goaz enkargu bat egitera. Aukera ona iruditu zaigu bidegorri berria estreinatzeko. Poztekoa da, orain, Lezotik Donostiaraino joan gaitezkeelako oinez».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.