Kaldereroen desfilea, 19:00etan
Alabergako Arditurri auzo elkarteak antolatuta, kaldereroen desfilea egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, herrian. Auzo elkartearen egoitzatik irtengo dira eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte. Aurtengo ekitaldia berezia da, bi arrazoi...
Alabergako Arditurri auzo elkarteak antolatuta, kaldereroen desfilea egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, herrian. Auzo elkartearen egoitzatik irtengo dira eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte. Aurtengo ekitaldia berezia da, bi arrazoiengatik: alde batetik, 30. aldiz ateratzen direlako; bestetik, gauean beharrean, arratsaldez egingo dutelako. Goizean, musika eskolako haurrak izan dira inauterien etorrera iragarri dutenak. Bihar eguerdian, berriz, Orereta Ikastolak antolatuta, inudeen eta artzainen txanda izango da.