Oarsoaldeko batelek Orioko banderan hartuko dute parte bihar
Gipuzko Batelen Ligaren seigarren jardunaldia jokatuko dute bihar goizean, 11:00tatik aurrera, Orion. Oarsoaldeko batelak ere bertan izango dira. Horrela, nesken haur eta kadeteen mailan Hibaikaren bi batelek eta San Pedrokoak hartuko dute parte. Mutilen Haur Mailan batel gehiago ariko dira: San Juan A eta B; Hibaika A eta B; San Pedro eta Ilunbe.
Mutilen Kadete Mailan ere izango da ordezkaritzarik. Hala, San Pedro A eta Bk hartuko dute parte, San Juango beste bi batelek eta Ilunbeko batek. Nesken Gazte Mailan eta Seniorretan honakoak izango dira parte-hartzaileak: Ilunbe; San Pedro A eta B; Hibaika A eta B eta San Juan A eta B.
Mutilen Gazte Mailan San Pedroren bi taldek, San Juango beste bik, San Pedroko beste hainbestek eta Ilunbe Bk. Seniorretan, berriz, Hibaika eta San Pedro aterako dira.