Saharako bandera jarriko dute Udalean
Hondarribiko Udalak Saharako bandera kokatuko du urteurrena dela eta. Bihar otsailaren 27a, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuteneko 35. urteurrena betetzen da. Honenbestez, eta Marokoko zapalkuntzak direla eta, Euskal Fondoaren Sa...
Hondarribiko Udalak Saharako bandera kokatuko du urteurrena dela eta. Bihar otsailaren 27a, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuteneko 35. urteurrena betetzen da. Honenbestez, eta Marokoko zapalkuntzak direla eta, Euskal Fondoaren Sahara Koordinazio Unitateak, Fronte Polisarioren ordezkaritzarekin batera, egun horretan Saharako bandera Euskadiko Erakundeetan ipintzea proposatu du, era baketsuan zapalkuntzari aurre egiten dion herriarekiko elkartasun seinale bezala eta Saharar Herriari etorkizuna erabakitzeko berez dagokion eskubidea agintari marokoarrek onar dezaten presio egiteko asmoz.