Martxoa, hitzen eta formen hilabetea Mediatekan
Hendaiako Mediatekak hilabtero gai bat aukeratzen du, ekitaldien ardatz bilakatzen dena. Hori horrela izanik, martxoa Hitzen eta formen hilabetea izango da. Bihartik hasita Errepublikako lehiaketetan (Olerkarien Udaberria, Erran hamar hitz, eta Frankof...
Hendaiako Mediatekak hilabtero gai bat aukeratzen du, ekitaldien ardatz bilakatzen dena. Hori horrela izanik, martxoa Hitzen eta formen hilabetea izango da. Bihartik hasita Errepublikako lehiaketetan (Olerkarien Udaberria, Erran hamar hitz, eta Frankofoniaren astea) parte hartuko du herriko kultur zentroak, tokiko hitzorduak ahaztu gabe: Olerki lehiaketa eta Hendaia euskaraz.
Martxoan zehar ipuin irakurketak antolatuko dira , haurrentzako zein helduentzako, frantsesez eta euskaraz, baita animazio filmen proiekzioak ere. Animazio horiekin batera, Departamenduko Liburutegiak prestaturiko erakusketa ikusten ahalko da, idazkeren abenturari buruz: haien sortzea, euskarriak, historia…
Azkenik, martxoaren 17an, 20:30ean, Lacq-eko Odyssée Café des Sciences zientzia-kultur zentroak Arkitektura arduratsu baten alde mintzaldia eskainiko du, etxebizitzarako energiaren kostuaren arazoaren etaabian jarri daitezkeen aterabideen inguruan.
