Behin-behineko anbulatoriorako proiektua atzera bota du Udalak
«Itota». Hala sumatzen dute beren burua Antxoko anbulatorioan lan egiten duten profesionalek. Ez dute beharko lukeen erosotasunaz lan egiteko nahiko toki, eta horregatik etsipenez hartu dute Udaletik iritsi berri zaien albistea. Josu Fernandino sendagileak azaldu duenez, hainbat aldaketa agindu ditu Udalak Osakidetzak aurkeztu duen proiektuan, hirigintza arloko zuzenketak, eta horrek anbulatorioaren lekualdaketa «nahi baino gehiago» luzatuko du denboran. «Abuzturako zabalik egotekotan kontent, baina agian udazkenaz ere hitz egin genezake», zioen atzo etsipenez. Atzo jaso zuen Fernandinok Udaleko jakinarazpena, eta gaur kudeatzailearekin biltzekotan da, Alkatetzaren erabakiak izango dituen ondorioak aztertzeko. Bien bitartean kexu zen Fernandino: «Hirigintzako araudia bete behar dela uler dezaket, baina bidea oztopatzen ari dira». Biterin, behin behinean, aurrefabrikatuetan Luzuriagan eraiki behar dituzten etxeetako sotoetan kokatuko dute Antxoko anbulatorio berria, behin betikoa. Baina bitartean, eta zerbitzua behar bezala eskaintzeko dagoen espazio premiari erantzuteko, Biterin kokatuko dute, behin-behinean, garai batean eskola zegoen orubean. Modulutan antolatutako anbulatorioa izango da, aurrefabrikatutako anbulatorioa, Hondarribian eraiki dutenaren antzekoa. Gabeziak eta herritarren aspaldiko aldarrikapenak Aspaldi ari dira Antxoko anbulatorioko erabiltzaileek zein bertan lanean diharduten profesionalek anbulatorio berria eskatzen. Erizainek ez dute berentzako espazio propiorik eta sendagileekin konpartitu behar dituzte kontsultak pazienteak artatzeko. Emaginik ez dago, ez dagoelako nahikoa tokirik, eta anbulatorio txikia izanik goizez baino [...]
«Itota». Hala sumatzen dute beren burua Antxoko anbulatorioan lan egiten duten profesionalek. Ez dute beharko lukeen erosotasunaz lan egiteko nahiko toki, eta horregatik etsipenez hartu dute Udaletik iritsi berri zaien albistea.
Josu Fernandino sendagileak azaldu duenez, hainbat aldaketa agindu ditu Udalak Osakidetzak aurkeztu duen proiektuan, hirigintza arloko zuzenketak, eta horrek anbulatorioaren lekualdaketa «nahi baino gehiago» luzatuko du denboran. «Abuzturako zabalik egotekotan kontent, baina agian udazkenaz ere hitz egin genezake», zioen atzo etsipenez.
Atzo jaso zuen Fernandinok Udaleko jakinarazpena, eta gaur kudeatzailearekin biltzekotan da, Alkatetzaren erabakiak izango dituen ondorioak aztertzeko. Bien bitartean kexu zen Fernandino: «Hirigintzako araudia bete behar dela uler dezaket, baina bidea oztopatzen ari dira».
Biterin, behin behinean, aurrefabrikatuetan
Luzuriagan eraiki behar dituzten etxeetako sotoetan kokatuko dute Antxoko anbulatorio berria, behin betikoa. Baina bitartean, eta zerbitzua behar bezala eskaintzeko dagoen espazio premiari erantzuteko, Biterin kokatuko dute, behin-behinean, garai batean eskola zegoen orubean.
Modulutan antolatutako anbulatorioa izango da, aurrefabrikatutako anbulatorioa, Hondarribian eraiki dutenaren antzekoa.
Gabeziak eta herritarren aspaldiko aldarrikapenak
Aspaldi ari dira Antxoko anbulatorioko erabiltzaileek zein bertan lanean diharduten profesionalek anbulatorio berria eskatzen. Erizainek ez dute berentzako espazio propiorik eta sendagileekin konpartitu behar dituzte kontsultak pazienteak artatzeko. Emaginik ez dago, ez dagoelako nahikoa tokirik, eta anbulatorio txikia izanik goizez baino ez dago zabalik.
Behin betiko anbulatorioa eraikitzeko lanak luze jo zezaketela ikusirik, behin-behinekoaren aldeko apustua egin zuten erabiltzaileek eta profesionalek. Presioa egin asmoz, herritar talde batek deituta, manifestazioa egin zuten lehengo ekainaren 30ean.
Orduan, anbulatorioa urte bukaerarako Biterin egon zitekeela zabaldu zen. Data hura, ordea, luze gaindituko dela dirudi.