Eski irteera antolatu du Gazte Foruak datorren astebururako
Gazte Foruak eski irteera antolatu du hilaren 12rako. Interesa dutenek hainbat aukera dituzte: eskiatzea (29 euro); eskiatzea eta materiala alokatzea (32 euro); snow egitea (32 euro), eta snow egitea eta alokairua (40 euro). Prezio horietan bi orduko i...
Gazte Foruak eski irteera antolatu du hilaren 12rako. Interesa dutenek hainbat aukera dituzte: eskiatzea (29 euro); eskiatzea eta materiala alokatzea (32 euro); snow egitea (32 euro), eta snow egitea eta alokairua (40 euro). Prezio horietan bi orduko ikastaroa eta asegurua sartzen da. Hilaren 8a da izena emateko azkeneko eguna, datorren asteartea, alegia.
Dirua Euskadiko Kutxako honako kontu korrontean sartu behar dute apuntatuko direnek: 3035 0126 6 2 126 1 04740 1. Ondoren, ordainagiria Gazte Informazio Bulegora eraman behar dute.
Hilaren 12an, 05:30ean aterako dira izena eman dutenak Haurtzaro Ikastolatik. 20:00etan itzuliko dira. Duenak NAN edo pasaportea eraman behar du.