Arrate Egaña errenteriarrak irabazi du Lizardi Saria
Giltza lanari esker, Arrate Egañak eraman du aurtengo Lizardi Saria. Jesus Mari Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Castillo Suarezek osatutako epaimahaiak erabaki du errenteriarraren lana dela onena. Horri esker, bi sari eskuratu...
Giltza lanari esker, Arrate Egañak eraman du aurtengo Lizardi Saria. Jesus Mari Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Castillo Suarezek osatutako epaimahaiak erabaki du errenteriarraren lana dela onena. Horri esker, bi sari eskuratu ditu, bata ekonomikoa, 3.700 euro jasoko baititu Egañak, bestea, berriz, bere lana argitaratzea izango da.
Zarauzko Udalak antolatzen ditu Lizardi Sariak. Imanol Lasa Euskara zinegotziak “zorionik beroenak” eman zizkion irabazleari, eta sariek historikoki izan duten garrantzia nabarmendu zuen, “erakusleiho bikaina” izateagatik eta “euskarazko ipuingintzan duen garrantzi eta tradizioarengatik”.
Gaineratu zuen azken lau urteetan aurkeztutako lanen maila oso altua izan dela: “Espero dugu Egañaren lanak ere ibilbide oparoa edukitzea eta gazteen artea irakurzaletasuna pizteko balio izatea, hori baita sariaren helburuetako bat”.
Lizardi Saria erreferentea da haur eta gazteen euskarazko literaturan idazle handiek irabazi baitute: Mariasun Landa, Bernardo Atxaga, Felipe Juarisiti, Pello Esnal, Xabier Mendiguren Elizegi…
