Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ereintzaren azeri-dantzarekin hasiko dira bihar Inauteriak

Urtero bezala, Ereintza elkarteak antolatutako azeri-dantzarekin hasiko dira bihar Inauteriak. Herriko kaleetan barrena desfilea egin ondoren, arratsaldeko zortzietan izango da Herriko Enparantzan ekitaldi nagusia. Aurtengoan, baina, ez da bakarrik helduko Ereintzaren azeri-dantza, Errenteria Musikaleko euskal  dantza, txistu, trikitixa eta pandero ikasleek ere estreinakoz egingo dutelako dantza mota hori. Azken horiek, 19:00etatik aurrera egingo dute emanaldia Xabier Olaskoaga plazan. Etzi, konpartsak izango dira protagonista.  Horretarako, aurtengo Inauterien desfilean parte hartuko duten hamaika konpartsen aurkezpena egingo dute Galtzarabordako kiroldegian, 19:30etan. Bertan izango dira  Kaos; Odissey; Eureka; Alaia; Telleri ikastetxeko Guraso Elkartea; Gaztedi Txiki, Danza-rin; Langaitz; Furius; Show Times eta Sayari. Etzidamu, Jaiki Orereta Kultur Elkarteak antolatutako mozorro eta parodia lehiaketak hartuko ditu kaleak, 18:00etatik aurrera. Gamon Zumardian hasiko dute kalejira, eta Herriko Enparantza, Madalena Ermita eta Xenpelar kalean barrena ibiliko dira, berriz ere Zumardira itzuli eta bertan amaitzeko. Ordu erdi beranduago konpartsen desfileak  kaleak musikaz eta kolorez beteko ditu. Bost konpartsa ariko dira: Danza-rin, Udal Ludotekak, Telleri Ikastetxeko Guraso Elkartea, Kaos eta Langaitz.  Konpartsek honako ibilbidea egingo dute:  Errioxako biribilgunea; Tulle; Maria Lezo; Biteri; Segundo Izpizua; Nafarroa etorbidea eta Zumardia. Konpartsen desfilearen ostean, zezensuzkoek hartuko dute Zumardia. Igande eguerdian, konpartsak ibiliko dira kaleetan barrena. Desfile horretan, baina, hamabi konpartsek eta 1.500 lagunek [...]

Ikerne Zarate Gartziarena
Oarsoaldea
2011/03/02

Urtero bezala, Ereintza elkarteak antolatutako azeri-dantzarekin hasiko dira bihar Inauteriak. Herriko kaleetan barrena desfilea egin ondoren, arratsaldeko zortzietan izango da Herriko Enparantzan ekitaldi nagusia. Aurtengoan, baina, ez da bakarrik helduko Ereintzaren azeri-dantza, Errenteria Musikaleko euskal  dantza, txistu, trikitixa eta pandero ikasleek ere estreinakoz egingo dutelako dantza mota hori. Azken horiek, 19:00etatik aurrera egingo dute emanaldia Xabier Olaskoaga plazan.

Etzi, konpartsak izango dira protagonista.  Horretarako, aurtengo Inauterien desfilean parte hartuko duten hamaika konpartsen aurkezpena egingo dute Galtzarabordako kiroldegian, 19:30etan. Bertan izango dira  Kaos; Odissey; Eureka; Alaia; Telleri ikastetxeko Guraso Elkartea; Gaztedi Txiki, Danza-rin; Langaitz; Furius; Show Times eta Sayari.

Etzidamu, Jaiki Orereta Kultur Elkarteak antolatutako mozorro eta parodia lehiaketak hartuko ditu kaleak, 18:00etatik aurrera. Gamon Zumardian hasiko dute kalejira, eta Herriko Enparantza, Madalena Ermita eta Xenpelar kalean barrena ibiliko dira, berriz ere Zumardira itzuli eta bertan amaitzeko.

Ordu erdi beranduago konpartsen desfileak  kaleak musikaz eta kolorez beteko ditu. Bost konpartsa ariko dira: Danza-rin, Udal Ludotekak, Telleri Ikastetxeko Guraso Elkartea, Kaos eta Langaitz.  Konpartsek honako ibilbidea egingo dute:  Errioxako biribilgunea; Tulle; Maria Lezo; Biteri; Segundo Izpizua; Nafarroa etorbidea eta Zumardia. Konpartsen desfilearen ostean, zezensuzkoek hartuko dute Zumardia.

Igande eguerdian, konpartsak ibiliko dira kaleetan barrena. Desfile horretan, baina, hamabi konpartsek eta 1.500 lagunek hartuko dute parte. Aurreko eguneko bost konpartsekin batera, Sayari; Furius; Odissey; Eureka; Alaia; Gaztedi Txiki eta Showtime ariko dira.

Sardinaren Ehorzketa
Asteartean, Ereintza elkarteak antolatutako Sardinaren Ehorzketarekin amaituko dira Inauteriak. Musika Kultur Elkarteko Bandaren doinuek lagunduta, Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar eta Herriko Enparantza zeharkatu ostean, Zumardian azken bertsoak botako dizkiote sardinari Panier zubitik Oiartzun ibaira bota aurretik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.