Biteriren gaineko parte-hartze prozesua prest du Alkatetzak
Antxoko Biteri plazaren gaineko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea aurkeztuko dute bihar goizean udaletxean. Alkatetzatik jakinarazi dutenez, datozen egunotan jarriko dute martxan aipatu prozesua. Biteriko parte-hartze prozesuaren lehen fasea erre...
Antxoko Biteri plazaren gaineko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea aurkeztuko dute bihar goizean udaletxean. Alkatetzatik jakinarazi dutenez, datozen egunotan jarriko dute martxan aipatu prozesua.
Biteriko parte-hartze prozesuaren lehen fasea erreferendumarekin bukatu zen. Orduan herritarrek erabakitakoa bere eginez, Gobernu Taldeak bertan behera utzi zuen eremu hartarako Eusko Jaurlaritzarekin sinatuta zuen hitzarmena. Hitzarmen horren arabera, Biterin, besteak beste, etxebizitza sozialak eraiki behar zituzten. Herritarrek, baina, ez zuten etxebizitzarik nahi barrutiko bihotzean den eremuan, eta horren aldeko hautua egin zuten parte-hartze prozesuaren lehen fasetik eratorritako erreferendumean.