Eskola igeriketa kanpaina jarri du martxan Udalak
Ikasleek beste behin eskolarekin igeriketa egiteko aukera izango dute herriko igerilekuetan. Errenteriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailak berriro jarri du martxan eskola igeriketa kanpaina 2010-2011 ikasturterako. Guztira, lehen edota bigarren ma...
Ikasleek beste behin eskolarekin igeriketa egiteko aukera izango dute herriko igerilekuetan. Errenteriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailak berriro jarri du martxan eskola igeriketa kanpaina 2010-2011 ikasturterako.
Guztira, lehen edota bigarren mailako (eskolak erabakiko du) 50 ikaslek hartuko dute parte Fanderiako igerilekuetan eta 315 ikaslek Galtzarabordakoan. Horiekin batera babes berezia behar duten hiru ikasle ere ariko dira igeri egiten.
Dagoeneko erabaki dituzte txandak, eta maiatzera bitartean egingo dituzte guztiak.