Martxoaren 8aren harira ekitaldiak izango dira hilabete osoan
Oiartzungo Emakumeen Taldeek antolatu dituzte: film emanaldia, erakusketa, hitzaldia, bazkaria...
Asteartean, hilaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hilabete osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira herrian, Oiartzungo Emakumeen Taldeek antolatuta.
Hasteko, erakusketa izango da udaletxeko areto nagusian, datorren astelehenetik larunbatera (hilaren 7tik 12ra arte). Asteartean, hilaren 8an berriz, kafea eta pastak izango dira udaletxeko areto nagusian, 17:00etan. Ondoren, bertan elkartutakoak Donostiako manifestaziora joango dira. Manifestazioa Bulebarretik aterako da 19:00etan.
Bestalde, hitzaldia, film emanaldia, irakurketa, bazkariak, jokoak, sorpresa, tuppersex eta autodefentsa tailerrak antolatu dituzte Oiartzungo Emakumeen Taldeek. Egitarau osoa azpiko koadroan dago bilduta.
Egitaraua
- Hilaren 7tik 12ra: erakusketa. Emakumeen artelanak, udaletxeko areto nagusian.
- Hilaren 8a, asteartea. Kafea eta pastak, manifestaziora joan aurretik, udaletxeko areto nagusian, 17:00etan.
- Hilaren 10, osteguna. Emakumea lan erreformen aurrean hitzaldia 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
- Hilaren 11, ostirala. Film emanaldia, udaletxeko areto nagusian, 17:30ean: Pan y rosas.
- Hilaren 12a, larunbata. 14:00etan, bazkaria, jokoak eta sorpresa, Intxixu erretegian. 20:00etan, Ai ama!-ren irakurketa, udaletxeko areto nagusian (Lur Korta, Amaia Cardona, Edurne Agirrezabala eta Teresa Andonegi)
- Hilaren 17a, osteguna. Gizonak eta berdintasuna hitzaldia, gizonentzat, Manuel Lekuona Bibliotekan, 19:00etan.
- Hilaren 18a, ostirala. Tuppersex, udaletxeko areto nagusian, 18:00etan.
- Hilaren 26a, larunbata. Autodefentsa tailerra (18-30 urte). Elorsoro kiroldegian, 10:00etatik 14:00etara.
- Hilaren 27a, igandea. Autodefentsa tailerra (14-18 urte). Elorsoro kiroldegian, 10:00etatik 14:00etara.