Oiartzunen lapurtutako kotxe batean zihoala 32 urteko gazte bat atxilotu dute Irunen
Barne sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak 32 urteko gazte bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Irunen, otsailaren 25ean Oiartzungo auto saltoki batetik lapurtutako BMW markako auto batean zihoala. Agenteek atxilotu zuten unean, beste ibilgailu ...
Barne sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak 32 urteko gazte bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Irunen, otsailaren 25ean Oiartzungo auto saltoki batetik lapurtutako BMW markako auto batean zihoala. Agenteek atxilotu zuten unean, beste ibilgailu batzuetako agiriak eta hainbat tituludunen kreditu-txartelak ere atzeman zizkioten. Horietako txartel bat behintzat Irunen joan zen ekainean lapurtutakoa dela jakin ahal izan du Barne sailak. Gaztea epailearen aurrera eraman zuten jabetzaren aurkako hainbat deliturengatik akusatuta. Zortzigarren aldia da antzerako arrazoiengatik gaztea atxilotzen dutela.