Ondartxorako proiektua enkantera atera dute
San Pedroko Ondartxo ingurua berriztatzeko proiektua enkantera atera du Udalak. Interesatuek hilaren 25era arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Ondartxoko izaera naturalari eustea da helburua, espazioa hobeto baliatzeko helburuz altxa daitez...
San Pedroko Ondartxo ingurua berriztatzeko proiektua enkantera atera du Udalak. Interesatuek hilaren 25era arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Ondartxoko izaera naturalari eustea da helburua, espazioa hobeto baliatzeko helburuz altxa daitezkeen balizko eraikinak inguru naturalean era egokian integratuz. Horrez gain, arriskurik gabeko bainua ahalbidetuko duen hondartza edota igerileku naturala atontzearen alde egin zuten herritarrek parte-hartze prozesuan. .
Ondartxo eraberritzeko proiektua Pasaiako Udalak eta Foru Aldundiak sinatuta duten hitzarmenean jasotzen da.