Zazpiak Bat Eguna ekainaren 18an ospatuko da Antxon
Zazpiak Bat Harreman Sareak antolatuta, Zazpiak Bat Eguna ospatuko da ekainaren 18an Antxon. Gaur eman dute jakitera, Antxoko Azokan eskualdeko hamaika kultur eragile bildu dituen prentsaurrekoan. Erakundeen arteko hitzarmen baten gisa sortu zen Zazpiak Bat Harreman Sarea, orain dela hiru urte, Oiartzungo eta Lezoko udalek bultzatuta, Basabüruako ikastola laguntzeko asmoz. Denborarekin, baina, sendotzen eta zabaltzen joan da ekimena eta orain erakundeen eremua gainditu eta eragileen eta herritarren arteko auzolana izatea dute helburu, “ahalik eta harreman naturalenak sortzeko”. Sareak “zazpi herrialdeen arteko lotura naturalak berreskuratu nahi dituzten herritarren bilgunea” izan nahi du. Horregatik, aurten, hainbat esparrutan lanean aritzen diren eskualdeko eragileak lanean hasi dira Zuberoako beste hainbatekin: dantza taldeak, abesbatzak, bertsolariak, elkarte gastronomikoak… Elkarlanaren emaitzetako bat ekainean ospatuko den Zazpiak Bat Eguna izango da. Antolatzaileek, edonola ere, festa eguna baino “antolaketa lan horren guztiaren atzean sortzen diren loturak” nabarmendu dituzte.
Zazpiak Bat Harreman Sareak antolatuta, Zazpiak Bat Eguna ospatuko da ekainaren 18an Antxon. Gaur eman dute jakitera, Antxoko Azokan eskualdeko hamaika kultur eragile bildu dituen prentsaurrekoan. Erakundeen arteko hitzarmen baten gisa sortu zen Zazpiak Bat Harreman Sarea, orain dela hiru urte, Oiartzungo eta Lezoko udalek bultzatuta, Basabüruako ikastola laguntzeko asmoz. Denborarekin, baina, sendotzen eta zabaltzen joan da ekimena eta orain erakundeen eremua gainditu eta eragileen eta herritarren arteko auzolana izatea dute helburu, “ahalik eta harreman naturalenak sortzeko”. Sareak “zazpi herrialdeen arteko lotura naturalak berreskuratu nahi dituzten herritarren bilgunea” izan nahi du. Horregatik, aurten, hainbat esparrutan lanean aritzen diren eskualdeko eragileak lanean hasi dira Zuberoako beste hainbatekin: dantza taldeak, abesbatzak, bertsolariak, elkarte gastronomikoak… Elkarlanaren emaitzetako bat ekainean ospatuko den Zazpiak Bat Eguna izango da. Antolatzaileek, edonola ere, festa eguna baino “antolaketa lan horren guztiaren atzean
sortzen diren loturak” nabarmendu dituzte.