Euskarazko maitasun gutunen lehiaketa antolatu du Hendaia.com elkarteak
Hendaia.com elkarteak euskarazko maitasun gutun lehiaketa antolatu du, Herriko Etxeko Euskara Batzordeak eta hainbat taldek bultzatutako Euskararen Hilabetearen egitarau potoloaren barruan. 13 urtetik gorako idazle guztiek parte har dezakete, idaztea p...
Hendaia.com elkarteak euskarazko maitasun gutun lehiaketa antolatu du, Herriko Etxeko Euskara Batzordeak eta hainbat taldek bultzatutako Euskararen Hilabetearen egitarau potoloaren barruan. 13 urtetik gorako idazle guztiek parte har dezakete, idaztea profesio dutenek zein afizionatuek. Hainbat urtez Baleak elkarteak antolatzen zuen ekimena da, egiteari utzi ziona. Orain Hendaia.com elkarteak berreskuratu du, urterokoa izateko asmoz.
Aurten hautatu gaia Ezinezkoa dirudien maitasun bati deklarazioa da. Gutunek argitaratu gabekoak eta originalak izan behar dute, eta Hendaia.com elkartera (Errepublika plaza, 6 – 64700 Hendaia) igorri behar dira martxoaren 19a baino lehen.
Gutun irabazleen irakurketa eta sarien banaketa martxoaren 26an (larunbata) iraganen da, 18:00etan Abbadia gazteluaren kaperan, euskal idazle ospetsuz osaturiko epai-mahaiaren parte hartzearekin. Beste sarien artean, asteburu erromantikoa Hendaian irabaz daiteke.
Xehetasun gehiago behar dituenak 0643-45 17 08 telefonora hotsegin, duen zalantza e-postaz agertu edo oinarriak kontsultatu, hiru aukera horiek ditu.
