Haurtzarok iraupen eski irteera antolatu du Somportera, larunbaterako
Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak iraupen eski irteera antolatu du larunbaterako Somportera (Huesca, Espainia), baina bihar da izena emateko azkeneko eguna. Jakinarazi dutenez, 50 pertsonentzako lekua bakarrik dago autobusean eta, beraz, izena ematen ...
Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak iraupen eski irteera antolatu du larunbaterako Somportera (Huesca, Espainia), baina bihar da izena emateko azkeneko eguna. Jakinarazi dutenez, 50 pertsonentzako lekua bakarrik dago autobusean eta, beraz, izena ematen duten lehenengo 50ek izango dute lehentasuna.
Eskiatzera joan nahi duenak, bestalde, izena ematerakoan ordaindu beharko du irteera, Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan. Hona prezioen taula:
Ikasleak:
- Autobusa: 18 euro.
- Forfait, asegurua eta monitoreak: 10 euro.
- Eskiak: 5 euro.
Helduak:
- Autobusa: 18 euro.
- Forfait eta asegurua: 7 euro.
- Monitoreak: 7 euro.
- Eskiak: 7 euro.
Larunbatean, 06:00etan aterako dira izena eman dutenak Haurtzaro Ikastolatik. 21:30ak aldera itzuliko dira.
