1911 urtetik egiten da Emakumeen Nazioarteko Eguna. Gaurko eguna, mendeurrenarena, Oarsoaldeko eta Bidasoko emakumeek biltzeko eta festa giroan aldarrikapenak egiteko baliatu dute. Azken urteetan aurrerapausoak egin diren arren, egiteko asko dagoela nabarmendu dute denek ala denek.
Irunen, esaterako, Udalak, hiriko emakumeen elkarteek eta Bilgune Feministak ekimenak egin dituzte: kale antzerkia, meza, erakusketa, bazkaria. Hondarribian ere bildu dira emakumeak, Emekiren ekimenez, Sugarri jatetxeko bazkarian.
Errenteria-Oreretan, berriz, emakume taldeetako kideek ikuskizuna egin dute arratsaldean Galtzarabordako kiroldegian. Oiartzunen, 17:00etan bildu dira udaletxean, ondoren Donostiako manifestaziora joateko.
Gaur ekimenak egin badituzte ere, aste osoan zehar badaude Emakumeen Egunaren harira ekintzak.

Martxoak 8