Udalaren “jarrera lotsagarria” salatu du Korrika Batzordeak
Udalak kiroldegia kobratu dio Korrika Batzordeari pirritx eta porrotxen emanaldia egierakoan. Salatu egin du aekk
Euskararen aldeko lasterketa laguntzearen eta ez laguntzearen harira, euskararen normalizazioaren bidean aurkitu duten “oztopoa” salatu nahi izan dute Xenpelar Aek eta Korrika batzordeko kideek egindako aurkezpenean. Korrika Kulturalaren baitan, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototxen emanaldia antolatu zuten otsailaren 20an kiroldegian. Errenteriako Udalak, “kiroldegia erabiltzeagatik 1.800 euro kobratu zizkigun” azaldu dute. Udalak, Korrikaren eta euskararen aurkako jarrera lotsagarria izan duela salatu dute korrika batzordeko eta Xenpelar Aekko kideek “eta horren berri, herritar orok” izan behar duela gaineratu dute.
