Zinegotzi independentisten gutuna: “Martxoaren 8a, zutik emakumeok!”
Martxoaren 8a, Emakume Langileon Nazioarteko Eguna, emakumeok urteko gainontzeko egunetan bezala, gure eskubideak ozen aldarrikatzeko eguna dugu . Egun, emakumeok pairatzen dugun eskubide urraketa eta zapalkuntza sistematikoak etengabekoak dira. Martxoaren 8a hurbiltzen denean, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko mezuak helarazten dizkigute erakunde ezberdinek. Baina, zer egiten da eguneroko politikan? Gizarte patriarkal honetan, emakumeek jasaten duten zapalkuntzari aurre egiteko ez dute balio egun bateko mezuek, eguneroko politiketan islatu behar dira emakumeen eskubideen aldeko proposamenak. Bestalde, emakumeon aurkako indarkeria, patriarkatuak erabili izan duen menperakuntza metodoa izanik, oraindik ere emakumeok gizonekiko jasaten dugun zapalkuntza egoeraren ondoriorik bortitzena izaten jarraitzen duela kokatu nahi dugu. Emakumeok pairatzen dugun indarkeria, estrukturala denaren abiapuntutik, honen gaindipena, konpromiso politikoekin eta estrukturalak izango diren neurriekin soilik emango dela konbentzituta gaude. Egungo jendartean, indarkeria kasuen jatorria ezkutatu nahi da, etxeko eremura mugatzen diren eraso bezala salduz. Aurkezten zaigun errealitate horretatik urrun, emakumeon aurkako indarkeria, bizitzako eremu guztietan ematen da: hasi eskolatik, lan eremuan jazarpena, etxean, kalean, jaietan… Beraz, diskurtso faltsu hori gainditu behar dugu, hortik ez baita etorriko gaiari benetako konponbidea emango dion formularik. Eta azkenik, orain denbora gutxi onartu berri den Erreforma laboral inposatu eta atzerakoi baten aurrean aurkitzen gara. Zer esanik ez dago, erreformak langile guztioi eragingo [...]
| Martxoaren 8a, Emakume Langileon Nazioarteko Eguna, emakumeok urteko gainontzeko egunetan bezala, gure eskubideak ozen aldarrikatzeko eguna dugu . Egun, emakumeok pairatzen dugun eskubide urraketa eta zapalkuntza sistematikoak etengabekoak dira. |
|
Martxoaren 8a hurbiltzen denean, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko mezuak helarazten dizkigute erakunde ezberdinek. Baina, zer egiten da eguneroko politikan? Gizarte patriarkal honetan, emakumeek jasaten duten zapalkuntzari aurre egiteko ez dute balio egun bateko mezuek, eguneroko politiketan islatu behar dira emakumeen eskubideen aldeko proposamenak. |
Bestalde, emakumeon aurkako indarkeria, patriarkatuak erabili izan duen menperakuntza metodoa izanik, oraindik ere emakumeok gizonekiko jasaten dugun zapalkuntza egoeraren ondoriorik bortitzena izaten jarraitzen duela kokatu nahi dugu.
Emakumeok pairatzen dugun indarkeria, estrukturala denaren abiapuntutik, honen gaindipena, konpromiso politikoekin eta estrukturalak izango diren neurriekin soilik emango dela konbentzituta gaude.
Egungo jendartean, indarkeria kasuen jatorria ezkutatu nahi da, etxeko eremura mugatzen diren eraso bezala salduz. Aurkezten zaigun errealitate horretatik urrun, emakumeon aurkako indarkeria, bizitzako eremu guztietan ematen da: hasi eskolatik, lan eremuan jazarpena, etxean, kalean, jaietan… Beraz, diskurtso faltsu hori gainditu behar dugu, hortik ez baita etorriko gaiari benetako konponbidea emango dion formularik.
Eta azkenik, orain denbora gutxi onartu berri den Erreforma laboral inposatu eta atzerakoi baten aurrean aurkitzen gara. Zer esanik ez dago, erreformak langile guztioi eragingo digula. Baina emakumeoi eskubide urraketa hau haratago doa, kontuan hartuz emakumeok jasotzen ditugun pentsioak gizonenak baino askoz urriagoak direla, bizitzako gainontzeko esparruetan bezala lan merkatuan ere bigarren mailako tokian baikaude.
Egun honen harira egiten diren adierazpen instituzionalen gainetik, guztiz beharrezkoak dira emakumeon eskubideak bermatu eta jasaten dugun zapalkuntza sistematikoa gainditzeari begira kudeaketa iraunkorrak eta neurri eraginkorrak martxan jartzea.
Horregatik guztiagatik, eta arrazoiak ez zaizkigulako falta ozen gure eskubideak aldarrikatzeko; herritar guztioi dei egiten diegu martxoaren 8aren harira antolatuko diren ekimenetan parte hartzeko.
