Zuhaitz Eguna, igandean, Artasoroiturrin
Zuhaitz Eguna aurten igande honetan izango da, hilaren 13an. Berriz ere Karrikako paraje batean landatuko dituzte zuhaitzak, egunean parte hartzen dutenek: Artasoroiturri inguruan, hain zuzen. Bertan, 300 haritz inguru aldatuko dituztela aurreikusi dut...
Zuhaitz Eguna aurten igande honetan izango da, hilaren 13an. Berriz ere Karrikako paraje batean landatuko dituzte zuhaitzak, egunean parte hartzen dutenek: Artasoroiturri inguruan, hain zuzen.
Bertan, 300 haritz inguru aldatuko dituztela aurreikusi dute Udaleko kideek. «Zuhaitz Egunaren helburua basoa berreskuratzea da», gogorarazi dute.
10:00etan jarri du hitzordua Artaso Elkartean Udaleko Mendi eta Ingurumen Sailak. Gero, handik oinez joango dira Artasoroiturrira. Sail horretako kideek nabarmendu dutenez, «edonork oinez egiteko moduko ibilaldia da, bi kilometro eta erdiko ibilbide samurra».
Udaleko kideek materiala eramango dute zuhaitz landaketa egin ahal izateko, baina norbaitek etxean aitzurra balu, eramateko eskatuko diote Udaletik.
Era berean, Zuhaitz Egunera joateko arropa erosoa eramateko aholkua luzatu dute Udaleko kideek.
