Hitzarmena, sinatuta
Juan Carlos Merino eta Iñaki Galdos, kirol diputatuak Beraun-Kaputxinoetako igerileku berrien gaineko hitzarmena sinatu dute. Horren baitan, Foru Aldundiak 600.000 euroko diru laguntza emango du igerilekuen lehenengo fasea egiteko. Lanak hasiak dira...
Juan Carlos Merino eta Iñaki Galdos, kirol diputatuak Beraun-Kaputxinoetako igerileku berrien gaineko hitzarmena sinatu dute. Horren baitan, Foru Aldundiak 600.000 euroko diru laguntza emango du igerilekuen lehenengo fasea egiteko. Lanak hasiak dira eta Merinok zehaztu duenez, “2012ko udaberrirako igerileku irekia, aldagelak eta berdeguneak osatzen duten lehenengo fasea amaituta eta erabiltzeko moduan egongo da”.