Konpartsek girotuko dituzte Inauteriak Trintxerpen
Etzi 21 konpartsek zeharkatuko dute Euskadi etorbidea; etzidamu bertako konpartsak irtengo dira. Bi ezaugarri nagusi dituzte Trintxerpeko Inauteriek; besteak baino astebete beranduago direla beti eta inguruko beste herrietan baino dezente konpartsa gehiago irteten direla dantzan. Aurten bi ezaugarri horiek errepikatuko dira. Bihar hasiko dira Inauteriak, betiko legez, Karmengo Ama ikastetxeko konpartsak girotuta. Baina konpartsei erreparatuta etzikoa da egun handia. 21 konpartsa bilduko dira desfilean. Etzidamu, azkenik, bertako konpartsek dantzatuko dute bigarrenez. Horiez gain, mozorro lehiaketak, afariak, dantzaldiak, eta nola ez, festa agurtzeko, bakailaoaren ehorzketa izango dira. trintxerpeko inauteriak
Etzi 21 konpartsek zeharkatuko dute Euskadi etorbidea; etzidamu bertako konpartsak irtengo dira.
Bi ezaugarri nagusi dituzte Trintxerpeko Inauteriek; besteak baino astebete beranduago direla beti eta inguruko beste herrietan baino dezente konpartsa gehiago irteten direla dantzan. Aurten bi ezaugarri horiek errepikatuko dira. Bihar hasiko dira Inauteriak, betiko legez, Karmengo Ama ikastetxeko konpartsak girotuta. Baina konpartsei erreparatuta etzikoa da egun handia. 21 konpartsa bilduko dira desfilean. Etzidamu, azkenik, bertako konpartsek dantzatuko dute bigarrenez. Horiez gain, mozorro lehiaketak, afariak, dantzaldiak, eta nola ez, festa agurtzeko, bakailaoaren ehorzketa izango dira.