Martxoaren 20ean grabatuko dute lip dub-a
Irunen grabatuko duten lip dub-a datorren martxoaren 20ean egingo dute goizeko 10:00etatik 13:00etara Oiasso Museo inguruan. Estrategi Bulegoak bultzatutako ekimena, Betti Gotti eta MugiHadi elkarteek koordinatuko dute eta Esne Beltza musika taldearen ...
Irunen grabatuko duten lip dub-a datorren martxoaren 20ean egingo dute goizeko 10:00etatik 13:00etara Oiasso Museo inguruan. Estrategi Bulegoak bultzatutako ekimena, Betti Gotti eta MugiHadi elkarteek koordinatuko dute eta Esne Beltza musika taldearen “Gogoak” abestia izango da lip dub-a egiteko aukeratu dutena.
Betti Gottiko ordezkariek azaldu dutenez, Irungo hainbat elkarte, kirol talde eta erakundeekin kontaktuan jarri dira eta koreografiako zati zehatzetan parte hartuko dute. Hala ere, parte hartzeko aukera irekita dago oraindik ere, bai abesteko eta baita dantzatzeko ere. Izena emateko, lipdubirun@gmail.com-era idatzi daiteke edo 943 505 110 telefonora deitu. Antolatzaileek, adin guztietako herritarrei martxoaren 20an igandean Museora eta Junkal ingurura joateko gonbidapena egin diete grabazioan parte hartzeko.
Ibilbidea bideo batean grabatu dute abestiaren letrarekin, eta Youtuben edo Udaleko web gunean ikusteko aukera dago, parte hartu nahi dutenek ibilbide eta abestia ikasteko. Gainera Mugan-eko ostalariek bat egingo dute ekimenarekin, eta behin grabazioa bukatuta, parte hartzaileek Kale Nagusian pintxo eta edariaz gozatzeko aukera izango dute doan.