Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pagotxa ugari asteburuan, stock azokan

Seigarrenez, stock azoka egingo dute asteburu honetan, Pasaiako Laurak Bat eta Errenteria-Oreretako Errenkoalde merkatarien elkarteek antolatuta. Gaur goizean egin dute aurkezpena Mikel Duran Merkataritza eta Turismo zinegotziak eta Imanol Iparragirre Errenkoaldeko presidenteak. Aurten Errenteria-Oreretako hamabi komertziok hartuko dute parte, eta Pasaiako hamarrek (lau Antxokoak eta sei Trintxerpekoak). Guztira, beraz, 22 partaide izango dira. Iparragirrek nabarmendu duenez, lehenengo aldiz, bizpahiru komertzio kanpoan utzi behar izan dituzte tokirik ez zegoelako. Hala ere, ez dute aurreikusten azoka tokiz aldatzea. Aurtengo beste berritasunetako bat kafearena izango da. Sarrerarengatik euro bat ordaindu beharko da, eta horrekin batera kafe bat (hutsa edo ebakia bakarrik izango dira) hartzeko aukera izango du sarrera ordaindu duenak. Horrekin, bisitariak erakarri nahi dituzte. Guztira, 6.000 lagunek espero dute azokan barrena ibiltzea. Barruan pagotxak aurkituko dituzte bisitariek. Izan ere, dendek parte-hartzeko baldintzetako bat da beherapenak %60tik gorakoak izatea. Horrenbestez, prezio merkean modu oneko produktuak erosteko aukera izango da: arropa, oinetakoak, osagarriak… Iparragirrek ohartarazi du dendaren batek %60tik gorako beherapena egiten ez badu zigorra ezarriko diotela. Beste baldintzetako bat da erakustazokako arropak dendako bera izan behar duela. Alegia, ez du balio beste denboralditako arropa saltzeak. Hainbat zerbitzu ere izango dira atea zeharkatzen dutenentzat: umeentzako haurtzaindegia (Txiki Txoko) eta taberna. Ordutegia Ostiraletik aurrera egongo [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2011/03/09

Seigarrenez, stock azoka egingo dute asteburu honetan, Pasaiako Laurak Bat eta Errenteria-Oreretako Errenkoalde merkatarien elkarteek antolatuta. Gaur goizean egin dute aurkezpena Mikel Duran Merkataritza eta Turismo zinegotziak eta Imanol Iparragirre Errenkoaldeko presidenteak. Aurten Errenteria-Oreretako hamabi komertziok hartuko dute parte, eta Pasaiako hamarrek (lau Antxokoak eta sei Trintxerpekoak). Guztira, beraz, 22 partaide izango dira. Iparragirrek nabarmendu duenez, lehenengo aldiz, bizpahiru komertzio kanpoan utzi behar izan dituzte tokirik ez zegoelako. Hala ere, ez dute aurreikusten azoka tokiz aldatzea.

Aurtengo beste berritasunetako bat kafearena izango da. Sarrerarengatik euro bat ordaindu beharko da, eta horrekin batera kafe bat (hutsa edo ebakia bakarrik izango dira) hartzeko aukera izango du sarrera ordaindu duenak. Horrekin, bisitariak erakarri nahi dituzte. Guztira, 6.000 lagunek espero dute azokan barrena ibiltzea.

Barruan pagotxak aurkituko dituzte bisitariek. Izan ere, dendek parte-hartzeko baldintzetako bat da beherapenak %60tik gorakoak izatea. Horrenbestez, prezio merkean modu oneko produktuak erosteko aukera izango da: arropa, oinetakoak, osagarriak… Iparragirrek ohartarazi du dendaren batek %60tik gorako beherapena egiten ez badu zigorra ezarriko diotela. Beste baldintzetako bat da erakustazokako arropak dendako bera izan behar duela. Alegia, ez du balio beste denboralditako arropa saltzeak.

Hainbat zerbitzu ere izango dira atea zeharkatzen dutenentzat: umeentzako haurtzaindegia (Txiki Txoko) eta taberna.

Ordutegia
Ostiraletik aurrera egongo da zabalik azoka. Egun horretan arratsaldez bakarrik zabalduko dute: 17:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandean, berriz, egun osoa edukiko dute bisitariek gauzak ikusteko eta erosteko aukera: 10:00etatik 20:00etara. Urtero bezala, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan jarriko dituzte postuak, eta zehazki, Topoaren pareko sarreratik sartu beharko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.