Portuaren gaineko eztabaida prozesua egingo dute hil honetan
Portuaren gaineko jardunaldiak antolatu ditu Lezoko Udalak, hil honetako bi larunbatetan eta apirileko lehenengoan egingo dituzte bilerak. Lehenengoa etzi izango da. Haritz Salaberria alkateak azaldu duenez, Pasaiako Portuak Lezoren egoera asko baldintzatzen du: “Masterplanak Lezori eragingo lioke, Gaintxurizketan egin nahi duten plataformak ere. Lezoarron iritzia jasotzeko fororik ez dago”. Horregatik, jardunaldi horiek antolatu dituzte. Foro horretan bi galdera nagusi mahaigaineratuko dituztela jakinarazi du Salaberriak: “Lezoarrok nola ikusten dugu portua? Zer egin nahi dugu bertan?”. Etorkizunera begira Maiatzaren 22ko udal hauteskundeekin bukatuko da aurtengo legegintzaldia eta jardunaldiak antolatzeko garaian hori kontuan izan du Udal Gobernu Taldeak. “Jardunaldietatik ateratzen dena ez da proiektu bat egiteko izango, lezoarren irizpidea zein den jakiteko baizik. Horrelako egitasmoetaz hitz egiten hasten garenean, gauza handietaz hitz egiten dugu eta eguneroko kontuetaz ahatzen gara”, adierazi du Salaberriak. Horrela, legegintzaldiaren hasieran helburua hirigintza plana osatzea izan zela gogorarazi du Salaberriak. Lau urteko epea bukatzeko berriz, bestelakoa da helburua: “Legegintzaldia bukatzeko Lezoko zati baten gaineko hausnarketarekin bukatuko dugu”. Elhuyarrek koordinatuta Lezoko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen sailek antolatu dituzte saioak eta Elhuyarrek koordinatuko ditu. Bilerak etzi, hilaren 26an eta apirilaren 2an egingo dituzte. Guztiak Tomas Garbizu Musika Eskolan izango dira. Hasiera ordua 10:30ean izango da. Gosari txikia ere egingo dute. Herritarrak [...]
Portuaren gaineko jardunaldiak antolatu ditu Lezoko Udalak, hil honetako bi larunbatetan eta apirileko lehenengoan egingo dituzte bilerak. Lehenengoa etzi izango da.
Haritz Salaberria alkateak azaldu duenez, Pasaiako Portuak Lezoren egoera asko baldintzatzen du: “Masterplanak Lezori eragingo lioke, Gaintxurizketan egin nahi duten plataformak ere. Lezoarron iritzia jasotzeko fororik ez dago”. Horregatik, jardunaldi horiek antolatu dituzte. Foro horretan bi galdera nagusi mahaigaineratuko dituztela jakinarazi du Salaberriak: “Lezoarrok nola ikusten dugu portua? Zer egin nahi dugu bertan?”.
Etorkizunera begira
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeekin bukatuko da aurtengo legegintzaldia eta jardunaldiak antolatzeko garaian hori kontuan izan du Udal Gobernu Taldeak. “Jardunaldietatik ateratzen dena ez da proiektu bat egiteko izango, lezoarren irizpidea zein den jakiteko baizik. Horrelako egitasmoetaz hitz egiten hasten garenean, gauza handietaz hitz egiten dugu eta eguneroko kontuetaz ahatzen gara”, adierazi du Salaberriak.
Horrela, legegintzaldiaren hasieran helburua hirigintza plana osatzea izan zela gogorarazi du Salaberriak. Lau urteko epea bukatzeko berriz, bestelakoa da helburua: “Legegintzaldia bukatzeko Lezoko zati baten gaineko hausnarketarekin bukatuko dugu”.
Elhuyarrek koordinatuta
Lezoko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen sailek antolatu dituzte saioak eta Elhuyarrek koordinatuko ditu. Bilerak etzi, hilaren 26an eta apirilaren 2an egingo dituzte. Guztiak Tomas Garbizu Musika Eskolan izango dira. Hasiera ordua 10:30ean izango da. Gosari txikia ere egingo dute.
Herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu Udalak, lezoarren iritzia Portu Agintaritzari helaraziko dietelako. “Merezi du denen artean egiteak”, gaineratu du Salaberriak.