Ereintzak BM Corralesen kontra jokatuko du etxetik kanpo
Espainiako lehenengo mailan dabilen Ereintza eskubaloi taldeak BM Corrales talde kantabriarraren kontrako lehia izango du gaur. Kantabriarrak ez dabiltza oso fin denboraldian, eta azken hirugarren tokian daude sailkapen nagusian. Errenteriarrak, aldiz,...
Espainiako lehenengo mailan dabilen Ereintza eskubaloi taldeak BM Corrales talde kantabriarraren kontrako lehia izango du gaur. Kantabriarrak ez dabiltza oso fin denboraldian, eta azken hirugarren tokian daude sailkapen nagusian. Errenteriarrak, aldiz, hirugarren tokian daude, eta bi puntuak behar-beharrezkoak ditu mailaz igotzeko borrokan segitzeko. Arratsaldeko bostetan hasiko da partida Corralesko polikiroldegian.
Azken jardunaldian ez zuen aurrekoan ez bezala hutsik egin eta 35-24 gailendu zuen Ereintzak Amazsa Urdaneta talde bizkaitarra.