Ate irekiak Uraren Nazioarteko Egunean
Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoak ate irekien jardunaldia antolatu du martxoaren 22ko Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurten, bisita martxoaren 20an, igandearekin izango da eta herritarrek Endarako urtegia eta Elordiko Edateko Ura Tratatzeko ...
Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoak ate irekien jardunaldia antolatu du martxoaren 22ko Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurten, bisita martxoaren 20an, igandearekin izango da eta herritarrek Endarako urtegia eta Elordiko Edateko Ura Tratatzeko Planta bisitatu ahal izango dituzte. Bertan instalakuntzen funtzionamendua eta urari egiten zaizkion tratamenduak gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
Endarako urtegia eta Elordiko Edateko Ura Tratatzeko Planta bisitatu nahi dutenek doako autobusa izango dute Irun eta Hondarribitik. Horretarako 902 119 384 telefonora deitu behar da edo txingudi@txinzer.com posta elektronikora idatzi.