Etzi, Xanistebanetako pilota lehian izena emateko azken eguna
Xanistebanetako Pilota Txapelketan izena emateko epea irekita dute benjamin eta alebin mailetako pilotariek. Etzi, asteazkena, da izena emateko azken eguna. Iaz bezala, Benjamin Mailako pilotariek (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek), xanis...
Xanistebanetako Pilota Txapelketan izena emateko epea irekita dute benjamin eta alebin mailetako pilotariek. Etzi, asteazkena, da izena emateko azken eguna.
Iaz bezala, Benjamin Mailako pilotariek (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek), xanistebanetako txapelketa bi modalitatetan jokatu ahal izango dute: eskuz edo palaz. Bietariko bat aukeratu beharko dute, eta modalitate bakarrean jokatu.
Alebin Mailako pilotariek, berriz (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak), eurek entrenatzen duen modalitatean jokatuko dute. Palaz binaka eta eskuz, banaka edo binaka.
Txapelketa Kontzejupean jokatuko dute eta finalak xanistebanetan izango dira. Hilaren 25ean hasi eta ekaina bukaera arte, asteburutan jokatuko dira partidak.
Eskolaz kanpo pilotan jokatzen ez duten haurrek ere izena eman dezakete txapelketan. Horretarako, udaletxean Eskola Kirolako koordinatzailearekin harremanetan jarri behar dute.