Gidabaimenik gabe gidatzeagatik, atxilotua
Gidabaimenik gabe gidatzeagatik 33 urteko gizon bat atxilotu zuen pasa den ostegun arratsaldean Ertzaintzak. Patruila batek debekatutako norabide aldaketa egiten ikusi zuen auto bat eta geldiarazi egin zuen. Identifikatu ondoren ohartu ziren ertzainak ...
Gidabaimenik gabe gidatzeagatik 33 urteko gizon bat atxilotu zuen pasa den ostegun arratsaldean Ertzaintzak. Patruila batek debekatutako norabide aldaketa egiten ikusi zuen auto bat eta geldiarazi egin zuen. Identifikatu ondoren ohartu ziren ertzainak gidariak ez zuela gidabaimenik. Atxilotu eta lege hausteari dagozkion izapideak hasi dituzte gidariaren kontra.