Pedro Etxeberria izan da garaile Errenteriako txakurkros txapelketan
Atzo laugarren txakurkros proba izan zen Errenteria-Oreretan hainbat berritasunekin, Espainiako txapelketarako proba puntuagarria izateaz gain, I. Gipuzkoako txapelketa jokatu zen bertan. Probari dagokionez, Pedro Etxeberria zumaiarra izan zen ibilbidearen 6,3 kilometroak lehenengo osatu zituena eta emakumeetan Ana Perez (Burgos, Espainia). Gizonetan hasieratik Pedro Etxeberria zumaiarrak hartu zuen lasterketaren burua eta 1,5 kilometrora zegoen mendi tontorretik lehen postuan pasatu zen bigarrenari 30 bat segundo ateraz. Etxeberriak lasterketa guztia bakarrik egin zuen, eta atzetik 3 korrikalarik osatutako taldetxo bat eratu zen, baina ezin izan zuten Etxeberria aurreratu. Gipuzkoako txapelketari dagokionez, berriz, Eneko Agirre donostiarra izan zen garailea Senior Mailan; Patxi Azpiazu errenteriarra A Beterano Mailan; eta Jose Ramon Ortuoste elgoibartarra B Beterano Mailan. Nabarmentzekoa da ere Iban Angulo lezoarraren bigarren postua seniorretan. Horrenbestez, Gipuzkoako txapelketan maila ona erakutsi zuten eskualdeko korrikalariek. Gainera, Gipuzkoako Txapelketan sailkatutako guztiak Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kirolariak izan ziren. 47 gipuzkoar Txakurkrosa Oarsoaldean-ek antolatu zuen txapelketa Errenteriako Udalaren laguntzarekin eta gustura azaldu dira parte-hartzaileen kopuruarekin, batik bat gipuzkoarrenarekin. Izan ere, 47 izan ziren parte-hartu zuten korrikalari gipuzkoarrak. Gainera, kontuan izan behar da egun horretan bertan Guadalajaran ere (Espainia) jokatzen zen txakurkros txapelketa. Helduak bakarrik ez ziren izan txakurrarekin korrika ibili zirenak. Hala, haurrentzako proba ere antolatu zuten. Hamabi korrikalarik [...]
Atzo laugarren txakurkros proba izan zen Errenteria-Oreretan hainbat berritasunekin, Espainiako txapelketarako proba puntuagarria izateaz gain, I. Gipuzkoako txapelketa jokatu zen bertan. Probari dagokionez, Pedro Etxeberria zumaiarra izan zen ibilbidearen 6,3 kilometroak lehenengo osatu zituena eta emakumeetan Ana Perez (Burgos, Espainia).
Gizonetan hasieratik Pedro Etxeberria zumaiarrak hartu zuen lasterketaren burua eta 1,5 kilometrora zegoen mendi tontorretik lehen postuan pasatu zen bigarrenari 30 bat segundo ateraz. Etxeberriak lasterketa guztia bakarrik egin zuen, eta atzetik 3 korrikalarik osatutako taldetxo bat eratu zen, baina ezin izan zuten Etxeberria aurreratu.
Gipuzkoako txapelketari dagokionez, berriz, Eneko Agirre donostiarra izan zen garailea Senior Mailan; Patxi Azpiazu errenteriarra A Beterano Mailan; eta Jose Ramon Ortuoste elgoibartarra B Beterano Mailan. Nabarmentzekoa da ere Iban Angulo lezoarraren bigarren postua seniorretan. Horrenbestez, Gipuzkoako txapelketan maila ona erakutsi zuten eskualdeko korrikalariek. Gainera, Gipuzkoako Txapelketan sailkatutako guztiak Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kirolariak izan ziren.
47 gipuzkoar
Txakurkrosa Oarsoaldean-ek antolatu zuen txapelketa Errenteriako Udalaren laguntzarekin eta gustura azaldu dira parte-hartzaileen kopuruarekin, batik bat gipuzkoarrenarekin. Izan ere, 47 izan ziren parte-hartu zuten korrikalari gipuzkoarrak. Gainera, kontuan izan behar da egun horretan bertan Guadalajaran ere (Espainia) jokatzen zen txakurkros txapelketa.
Helduak bakarrik ez ziren izan txakurrarekin korrika ibili zirenak. Hala, haurrentzako proba ere antolatu zuten. Hamabi korrikalarik parte hartu zuten.
SAILKAPENA
Senior gizonak
- Pedro Etxeberria (Zumaia). 23:53
- Javier Martinez (Calahorra, Espainia). 2:21ra.
- Carlos Rodriguez (Soria, Espainia). 2:24ra.
Senior emakumeak
- Ana Perez (Burgos, Espainia). 30:18.
- Estelle Pondevie (Ziburu). 30:35.
- Gentzane Beitia. 31:43.
A Beteranoak gizonak
- Carlos Rodriguez.
- Juan Mari Lujanbio.
- Jose Manuel Varela.
A Beteranoak emakumeak
- Gentzane Beitia.
- Maria Cueto.
B Beteranoak gizonak
- Miguel Angel Ortega.
- Eduardo Jose Genua.
- Juanjo Oloriz.
Junior gizonak
- Jon Perez.
- Rodrigo Gonzalez.
- Aitor Agirre.
Junior emakumeak
- Sara Rodriguez
Gipuzkoako txapelketa
- Senior gizonak: Eneko Agirre, Iban Angulo (Lezo).
- A Beterano Maila gizonak: Patxi Azpiazu (Errenteria-Orereta).
- B Beterano Maila gizonak: Jose Ramon Ortuoste.