Plaza gutxiago izango dira aurtengo udalekuetan
Dagoeneko eman daiteke izena aurtengo Udako Oporretan. Urtero moduan hiru aukera izango dituzte adin ezberdinetako haurrek: Txikiak (udaleku irekiak 6 urtera arteko haurrentzat), ludotekak (udaleku irekiak 7-11 urtera arteko haurrentzat) eta kanpamenduak (udaleku itxiak 16 urtera arte). Hori bai, aurten iaz baino plaza gutxiago izango dira. Iaz 1.000 haur ingururentzako plaza zegoen, baina aurten 800 haurrentzako baino ez da egongo. Hala eta guztiz ere, Udaletik nabarmendu dute iaz tanda batean baino gehiagotan izena emateko aukera zegoela eta aurten aukera hori batera murriztu dutela. Hori bai, aurrerago tokirik izanez gero bitan edo behar direnetan izena emateko aukera zabalduko dutela adierazi dute “plaza guztiak betetze aldera”. Udaletik jakinarazi dutenez, aurten ahalegina egin dute informazio guztia Interneten egon dadin. Hala, informazioaz gain, aurrematrikulaziorako txostenak ere Interneten aurki daitezke. Iaz bezala, beherapenak izango dira familia ugarientzat (%50) edo seme-alaba bat baino gehiago inskribatzen duten familientzat (%20). Txikiak 3-6 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta hiru txanda izango dira uztaila eta abuztua artean (lehenengoa uztaileko lehen hamabostaldian, bigarrena bigarrengoan eta hirugarrena abuztuko lehenengoan). 300 haurrek eman dezakete izena (lehen txanda 150ek, bigarrenean 100ek eta hirugarrenean 50ek). Hamarreko taldeak izango dira begirale batekin, eta bost begiraleko zuzendari bat egongo da. 10:00etatik 13:00etara egingo dituzte ekintzak. Ludotekak [...]
Dagoeneko eman daiteke izena aurtengo Udako Oporretan. Urtero moduan hiru aukera izango dituzte adin ezberdinetako haurrek: Txikiak (udaleku irekiak 6 urtera arteko haurrentzat), ludotekak (udaleku irekiak 7-11 urtera arteko haurrentzat) eta kanpamenduak (udaleku itxiak 16 urtera arte). Hori bai, aurten iaz baino plaza gutxiago izango dira. Iaz 1.000 haur ingururentzako plaza zegoen, baina aurten 800 haurrentzako baino ez da egongo. Hala eta guztiz ere, Udaletik nabarmendu dute iaz tanda batean baino gehiagotan izena emateko aukera zegoela eta aurten aukera hori batera murriztu dutela. Hori bai, aurrerago tokirik izanez gero bitan edo behar direnetan izena emateko aukera zabalduko dutela adierazi dute “plaza guztiak betetze aldera”.
Udaletik jakinarazi dutenez, aurten ahalegina egin dute informazio guztia Interneten egon dadin. Hala, informazioaz gain, aurrematrikulaziorako txostenak ere Interneten aurki daitezke.
Iaz bezala, beherapenak izango dira familia ugarientzat (%50) edo seme-alaba bat baino gehiago inskribatzen duten familientzat (%20).
Txikiak
3-6 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta hiru txanda izango dira uztaila eta abuztua artean (lehenengoa uztaileko lehen hamabostaldian, bigarrena bigarrengoan eta hirugarrena abuztuko lehenengoan). 300 haurrek eman dezakete izena (lehen txanda 150ek, bigarrenean 100ek eta hirugarrenean 50ek). Hamarreko taldeak izango dira begirale batekin, eta bost begiraleko zuzendari bat egongo da. 10:00etatik 13:00etara egingo dituzte ekintzak.
Ludotekak
7-11 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta hiru txanda izango ditu txikienen berberak. Ordutegia txikiena baino luzeagoa da: 09:30etik 13:30era. Plaza kopurua ere handiagoa da 450 haurrentzako tokiarekin (lehen txandan 450, bigarrengoan 100 eta hirugarrengoan 50). Hamabiko taldeak osatuko dituzte eta bakoitzak begirale bana edukiko du. Bost begiraleko zuzendari bat izango da.
Kanpamendua
10 eta 16 urte arteko haurrei zuzenduta daude eta bi tokitara joateko aukera dute: 10-12 urte artekoek Beirera (Nafarroa) eta 13-16 urte artekoek Lousadara (Portugal). Lehen egunean 08:00etan aterako dira eta azken egunean 18:00etan iritsiko dira herrira. Bi tokietan 50 gaztetxoentzako tokia dago. Kanpamendu bakoitzean bost begirale eta zuzendari bat izango da. Abuztuan Lousadako talde bat Errenteria-Oreretara etorriko da.