Protokolotik benetako kompromisora tarte handia dagoela uste du EAJk
Irungo jeltzaleak ostiralean trenbide eremuaren berrantolamendurako protokoloaren sinadura-ekitaldian izan ziren, beraientzat “Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) lehentasuna” delako. Nolanahi ere, ostiralekoari “behar bain...
Irungo jeltzaleak ostiralean trenbide eremuaren berrantolamendurako protokoloaren sinadura-ekitaldian izan ziren, beraientzat “Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) lehentasuna” delako. Nolanahi ere, ostiralekoari “behar baino oihartzun handiagoa” eman zaiola uste dute, eta horretan hauteskundeen gertutasunak zerikusia duela nabarmendu dute. EAJ-PNV udal taldeak hiriarentzako “hain garrantzitsuak” diren gaiak “mezu elektoralistekin ez nahasteko” eskatu dio Jose Antonio Santano alkateari.
Komunikabideei bidalitako ohar bidez, jeltzaleek ez diote protokoloari garrantzirik kendu nahi izan, baina “intentzioen protokoloa besterik ez” dela adierazi dute. “Sinatuko den txostenak adierazten duen bezala, bertan txertatutako urrats, irizpide eta asmoak garapeneko hitzarmen batean edo gehiagotan zehaztu beharko dira, aldeentzat akordio loteslearen izaera izan dezan”, nabarmendu du Irungo EAJ-k.