Zinemaldi Arkeologikoaren hamaikagarrena aurkeztu dute
Oiasso erromatar museoak Bidasoako XI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa (FICAB) aurkeztu berri du. Azaroaren 15, 16, 17, 18 eta 19an izango da, eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 31an amaituko da. Oinarriak eta izen-emate orria museoaren we...
Oiasso erromatar museoak Bidasoako XI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa (FICAB) aurkeztu berri du. Azaroaren 15, 16, 17, 18 eta 19an izango da, eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 31an amaituko da. Oinarriak eta izen-emate orria museoaren webgunean aurki daitezke.
Udaleko kultura sailak antoaltuta, FICABen helburua arkeologia ezagutzera ematea da, horretarako arkeologoek egindako lanen ondorioz prestatu diren ikus-entzunezko lanen baliatuz eta lan horien sustapena eta dibulgazioa ziurtatuz.
Informazio gehiagorako interesdunek Oiassoko telefonora deitu (943-63 93 53) edo e-postara idatzi dezakete.