‘Huapango’ diskoa aurkeztuko dute etzi 19:00etan udaletxean
Pik Nik Cello Duo biolontxelo taldeak, Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, Huapango izeneko diskoa aurkeztuko du bihar udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Pik Nik Cello Duo taldea Iñaki Etxepare irundarrak eta Marta Roma kataluiniarrak osatzen d...
Pik Nik Cello Duo biolontxelo taldeak, Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, Huapango izeneko diskoa aurkeztuko du bihar udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.
Pik Nik Cello Duo taldea Iñaki Etxepare irundarrak eta Marta Roma kataluiniarrak osatzen dute. Bai bata zein bestea, esperientzia askoko musikariak dira. Etxeparek bost disko gehiago ditu kalean. Bere azken lana Joxe Manuel Azkue organista oiartzuarrarekin egin zuen, Johann Sebastian Bachen lanak Irungo organoarekin eta biolontxeloarekin interpretatuz.
Romak ere musikari ezagunekin jo izan du bere sorterrian (Las Migas taldearekin, esaterako). Baina Etxeparek eta Romak elkarrekin grabatzen duten lehendabiziko diskoa da hau, nahiz eta bien arteko elkarlana duela zenbait urte hasi zen.
Etxeparerekin eta Romarekin batera, oholtza gainean Nestor Sagarzazu biolontxelista oiartzuar gaztea ere ariko da bihar. Huapango-ko lau pieza joko dituzte hiru biolontxelistek: hiru txelorentzako prestatutako bi lan eta beste bi, berez bi txelorentzako direnak.